(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuen bilakaera, urteko lehenengo hiruhilekoan ostirala, 2008.eko apirilak 25

Foru Komunitateko langabezia tasa %6,05ekoa da; hots, Estatuko tasarik txikienetan hirugarrena, EAE eta Aragoiren atzetik


2008ko lehenengo hiruhileko Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuen arabera, Nafarroan 18.700 langabe daude. Datuak Estatistikako Institutu Nazionalak eman ditu ezagutzera, gaur goizean.


Nafarroan, hortaz, langabeen kopuruak %44,74 egin du gora urteko lehenengo hiruhilekoan (5.800 langabe gehiago).


Zehazki, 18.700 langabeetatik 9.200 gizonezkoak dira, eta 9.600 emakumezkoak. Langabezia tasa orokorra %6,05ekoa da (%5,2 gizonezkoen kasuan eta %7,16 emakumezkoei dagokienez). Hain zuzen ere, Estatuko tasarik txikienetan hirugarrena da, EAE eta Aragoiren atzetik.


Nafarroako langile kopuruari dagokienez, berriz, historiako daturik onenak izan dira 2008ko lehenengo hiruhilekoak. Hain justu, 291.300 pertsona ari dira lanean (700 pertsonako gorakada). 166.800 gizonezkoak dira, eta 124.500, berriz, emakumezkoak. Era berean, emakumezko langileei dagokionez, Foru Komunitatean inoiz izan den zenbatekorik altuena horixe bera da.


Gainera, langile kopuruak gora egin duen Estatutako bost erkidegoetako bat Nafarroa da.

Dokumentazioa:
Ver esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa