Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta Ebroko Ur Konfederazioko burua, Miguel Sanz eta José Luis Alonso, hurrenez hurren, pozik agertu dira gaur goizean Itoizko urtegiaren obrarekin, urtegia 588 metroko kotara iritsi denez gainezkabideak probatzeko unea zela-eta dena ongi joan denean. Lehendakariarekin eta konfederazioko buruarekin batera, ekitaldian izan dira, halaber, bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba.
Ezkerretik eskuinera Miranda kontseilaria, José Luis Alonso, Ebroko Ur Konfederazioko burua, Sanz Presidentea eta Alba Kontseilaria.
(
irudia handitu
)
Konfederazioaren bulegoetan egindako ekitaldi batean, presaren azpian, Sanz lehendakariak adierazi du Itoizko urtegiaren obra pozteko motiboa dela, Nafarroari ekartzen dizkion baliabideengatik eta beharra duten beste alde batzuekiko elkartasunagatik.
Bere hitzaldian, Sanzek nabarmendu ditu obran zehar izandako gorabeherak eta, zehazki, urtegiaren kontrakoak aipatu ditu; lehendakariak esan duenez, hasiera batean argudiatu zuten ura ez zela nafarrentzat izanen, eta gero, argudio horrek bere onenak eman ondoren, ingurumenaren gaineko eraginak zeudela esaten tematu ziren, Konstituzio Auzitegiak, 2001ean, Naturguneei buruzko Foru Legea berretsi zuen arren. Era berean, lehendakariak adierazi du urtegiaren kontrakoek hirugarren arrazoia ere planteatu zutela, beste biak behin baztertuta, alegia Nafarroako Ubidea ez zela eginen, baina azterketa hori gertaerek deuseztatu dute, Ubideak aurrera egin baitu.
Azkenik, lehendakariak esan du Itoizko obrak erakusten duela interes orokorrak duela lehentasuna, eta alderdi politiko gehienak ados daudenean honelako proiektu bat gauzatzeko, azkenean egin egiten dela.
Ekitaldian izan direnak, taldean El Ura gainezkabideetan behera
(Irudia handitu) (Irudia handitu)