Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
175.000 euroko dirulaguntza onetsi da Nafarroako Nekazaritzako Kooperatiben Batasunarentzat
astelehena, 2008.eko apirilak 28Nafarroako Gobernuak baimena eman du 175.000 euroko dirulaguntza zuzena emateko Nafarroako Nekazaritzako Kooperatiben Batasunari (UCAN), kooperatiben integrazioa dinamizatzeko bulego bat sortu eta martxan jar dezan.
Gobernuaren ustez, UCAN-ek behar diren baldintzak betetzen ditu dirulaguntzaren onuraduna izateko, izan ere, Foru Komunitateko nekazaritzako kooperatiben eta nekazari eta abeltzainen interes orokorrak ordezkatu eta defendatzen baititu.