(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miranda Argako "Gazteluko Ama Birjina" egoitzan mendekotasunen bat duten 23 adineko artatzeko plazak gorde eta betetzeko kontratua egiteko baimena eman du Gobernuak astelehena, 2008.eko apirilak 28

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileari, Miranda Argako "Gazteluko Ama Birjina" egoitzan mendekotasunen bat duten 23 adineko artatzeko plazak gorde eta betetzeko kontratua egiteko.


Zerbitzu integrala eskainiko dute, eta erabiltzaileak urteko 365 egunetan artatuko dituzte, 24 orduan.


Hainbat urtetan egiteko gastua da, eta ondorioz, beharrezkoa da Gobernuak baimena ematea. Zehazki, aurreikusitako 824.482 euroetatik 336.282 € 2008ko aurrekontuen kontura ordainduko dituzte, eta 488.200 €, berriz, 2009ko aurrekontuen kontura.


Gizarte Zerbitzuei buruzko Lege berriaren arabera, Gizarte Zerbitzuen Zorroak Nafarroako gizarte zerbitzuen sistema publikoa zehaztuko du, eta bermatutako zerbitzuak eta bermatu gabeak izanen ditu. Zorroan barne hartuta dauden bermatutako zerbitzuei dagokienez, honako hauek aipa ditzakegu: menpekotasunen bat, familia gatazka larria, edo familia euskarri ez-egokia dela-eta bizitokian jarrai ez dezaketenen pertsonak egoitza batean bizi ahal izatea, aldi baterako edo betiko; eta menpekotasunaren arloko Estatuko legeetan gutxienezkotzat jotzen diren zerbitzuak.


Nafarroako biztanleriaren bilakaerari so eginez gero, argi dago beharrezkoa dela Foru Komunitatean egoitza plazak sortzea. Nafarroako II. Gerontologia Plana egiteko diagnostikoko datuen arabera, 2004an 65 urtetik gorako 103.382 biztanle zeuden Nafarroan (biztanleria osoaren %17,68). Gainera, 1991n baino 22.421 adineko gehiago zeuden (%27,69ko gorakada). Etorkizunera begira ere joera goranzkoa da, adinekoen kopuruari eta ehunekoari dagokionez. Zahartze indizea lotuta dago ezintasuna eragiten duten gaixotasunekin, eta hori kontuan hartuta, beharrezkoa da 65 urtetik gorakoentzako egoitza plaza gehiago sortzea.


Bestalde, 85 urte edo gehiagokoei dagokienez, Nafarroako biztanleen %2,23 osatzen dute, eta kasu horretan ere joera goranzkoa da. Adin horretan, gainera, mendekotasuna nabarmen areagotzen da. Horren isla dugu gerontologia zentroetako erabiltzaileak, batez beste, 80 urtetik gorakoak izaten direla.


Gaur egun, Nafarroako Mendekotasun Agentziak hitzartutako 89 egoitza plaza ditu Tafallan eta inguruan; 70 Tafallako "San Manuel eta San Severino" egoitzan daude, eta 19, berriz, Miranda Argako "Gazteluko Ama Birjina" egoitzan. Hain zuzen, mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako 74 egoitza plaza eta mendekotasun egoeran ez badaude ere osasun egoera, familia gatazka larria, edo familia euskarri ez-egokia dela-eta bizitokian jarrai ez dezaketenentzako 15 plaza dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa