Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gainera, sare publikoko 93 liburutegiek dute Interneteko konexio finkoa erabiltzaileen esku
Nafarroako hamasei liburutegi publiko hasi dira Interneteko kablerik gabeko konexio zerbitzua ("wireless" edo "wi-fi") eskaintzen, dohainik, ordenagailu eramangarria duten erabiltzaileentzat, Nafarroako Liburutegi Nagusian eta Iruñeko Iturrama auzoan (2007ko uztailean abiatu zen) gauzatutako esperientzia aitzindariez Kultura eta Turismo Departamentuak eta erabiltzaileek beraiek ere balorazio ona egin ondoren.
Beraz, bi liburutegi horiez gain, orain, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) berriak ezartzeko Nafarroako Gobernuak bultzatzen duen politikari esker, abian jarri den wi-fi doako konexioa honako herri hauetara zabaldu da: Altsasu, Barañain, Burlata, Lizarra, Iruña (Txantrea, Mendillorri, Milagrosa, San Jorge, San Pedro eta Yamaguchiko liburutegiak), Zangoza, Tafalla, Tutera eta Zizur Nagusia.
Gogoratu beharra dago, horrez gain, Nafarroako sare publikoko liburutegi guztietan, 93etan, hain zuzen, Interneteko doako zerbitzua eskaintzen dela, erabiltzaileen eskura dauden ordenagailu finkoetan.