(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1,8 milioi euroko hainbat urtetarako gastua onetsi da nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko

astelehena, 2008.eko apirilak 28

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari 364.258 euroko gastua egiteko 2008. urtean, eta 545.384 euro 2009an eta 907.635 euro 2010ean konprometitzeko, nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko dirulaguntzak ematen ahal izateko.


Gastu berri honetarako baimena ematea jaso diren 31 eskari berrik eskatua dago. Horrela, dirulaguntzen kudeaketa jarraitzea ahalbideratzen ahal da. Martxoaren 27ko 83/2007 Foru Aginduak dioen bezala, dirulaguntza jaso ahal izateko inbertsioek nekazaritzako ustiapena orokorki hobetu eta EBko araudia bete behar dute. Inbertsioen helburuen artean hauexek aipatzen ahal dira: ekoizpen prezioen murriztea, ingurumeneko prozesuen hobetzea, ustiategiaren jabeen bizimodu kalitatea hobetzea, eta ekoizten diren produktuen kalitatea hobetzea. Ondoko jarduera hauek dirulaguntza jaso dezakete: Lurrak eskuratzea eta ondasun higiezinak egin eta erostea; labore iraunkorrak ezartzea, Europar Batasunaren araudiarekin bateragarria dena; eta hainbat gastu proiektu, aholkularitza, obren zuzendaritza eta bideragarritasun ikerketa arlokoak.


Gogoratu behar da 2007. urtean 320 espediente ebatzi zirela eta helburu honetarako guztira 3.451.268 euro gastatu zirela. Berrikuntza nagusia da dirulaguntzak banakako ebaluazioaren bidez tramitatzen direla 2007ko abenduaz geroztik, eta ordura arte lehiaketaren bidezko prozedura erabiltzen zen.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa