(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Tierra Estella” Institutu berriak eraikin bakar batean integratuko ditu Batxilergoaren lau lerro eta beste sei Bigarren Hezkuntzarenak

astelehena, 2008.eko apirilak 28

Erabakiaren bidez, kostuak eta exekuzio-epea murriztuko dira


Nafarroako Gobernuak baimena eman du laguntza kontratu bate egiteko Lizarrako Bigarren Hezkuntzako Zentro berriaren obren zuzendu eta proiektua erredaktatzeko. Eraikin berrian Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren sei lerro eta beste lau Batxilergoarenak integratuko dira.


Hasiera batez eraikin berri bat aurreikusten zen Batxilergoaren lau lerroetarako, eta gerorako uzten zen beste bi lerro gehiagotara zabaltzeko posibilitatea. Halere, 2007. urtean zehar Lizarrako Udala nahiz zentroko zuzendaritza aurreikusitako kokapenaren aurka agertu izan dira.


Horregatik, Hezkuntza Departamentuak, konponbide desberdinak aztertu ondoren, Batxilergoaren kokapena Bigarren Hezkuntzako sei lerroetarako aurreikusten den eraikinera eramateko proposatu du. Erabaki horren bidez kostuak eta exekuzio-epea murriztuko dira.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa