Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Andosillako saihesbidearen obrak kontratatzea eta lurren presako desjabetzapena onetsi da
astelehena, 2008.eko apirilak 28Nafarroako Gobernuak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari “NA-134 errepideko Andosillako saihesbidea” proiektuaren obrak kontratatzeko eta, aldi berean, aipatu proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak okupatzea presakotzat deklaratu du, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako. Betebehar hauei aurre egiteko, Nafarroako Gobernuak 9.195.544 euroko gastua onetsi du.
Andosillako Saihesbidearen obrak “Nafarroako Komunikazio Ardatz Estrategikoak eta Errepideetan Lurralde-interesa duten beste Jarduerak Bizkortzeko Planaren” barrenean sartuta daude. Nafarroako Foru Komunitateak eta SPRIN sozietate publikoak egindako hitzarmen baten bidez egiten ari da aipatu plana eta haren helburua Nafarroako Errepide Sarea urte gutxi batzutan nabarmenki eraldatzea da, Nafarroako Foru Komunitatean ahalik eta lurralde-integrazio handien bilatuz, eta bereziki kokapen estrategikorik onena eman nahi zaio Nafarroari edukiera handiko komunikazio sareetan.