(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 180.000 euro erabiliko ditu "tomatea belzten duen birusa" kontrolatzeko plan batean asteartea, 2008.eko apirilak 29

Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bitartez, 180.000 euro erabiliko ditu "tomatea belzten duen birusa" kontrolatzeko jarduketa plan bat betetzeko. Departamentuaren jarduketa honen xedea da gaitz horren kontrako metodo alternatiboak bilatzea, fauna laguntzailea errespetatzen duten produktu fitosanitarioen erabilera bultzatzea, sektoreari informazioa eta prestakuntza ematea, eta neurri fitosanitarioak ezartzea.


Tomatea belzten duen birusa izurritea da Espainiako zenbait eskualdetan, eta haren foku puntualak atzeman dira Nafarroan, aurreko kanpainetan. Zehazki, birusa Buñuel, Ribaforada eta Azagrako zenbait lursailetan agertu da, eta eremu horiek tomate, piperra, letxuga eta tabako laborantzetarako eremu ez gomendatuen artean katalogatu dira. Horrexegatik zabaldu da Foru Komunitatean birus honen kontrako borroka.


Departamentuko eta Nekazaritza Kudeatzeko Institutu Teknikoko teknikariek diotenez, kutsatze mailak bereziki larriak diren lursailetan, neurririk egokiena landareak errotik atera eta suntsitzea da, eta horren ordez kalte-ordaina jasotzen da. Laguntza horrez gain, departamentuak finkatua du beste bat, diruz lagundutako zerbitzuak emanez, zuzenean edo bere ente instrumentalen bitartez.


Tomatea belzten duen birusa intsektu baten bidez kutsatzen den gaitz larria da, barazki eta landare askok har dezaketena eta kalte ekonomiko handiak eragin ditzakeena nekazaritzan, kontrolatzen ez bada. Hitz gutxitan esateko, neurri eraginkorrenak prebentziokoak dira eta, fokuren bat agertuz gero, ukitutako landareak eta ingurukoak suntsitzea.


Departamentuak gomendatzen die nekazariei alorren zaintza sistematikoa egin dezaten, lehenbailehen atzemateko gaitzaren sintomak, behin kutsatuta, landareak oso txikiak eta iharturik ageri baitira, eta hostoak eta fruituak kolorea galduta. Beste aholku bat da nekazariak harremanetan jartzea Departamentuarekin edo ITGArekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa