(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak eta Iruñeko Udalak hainbat jarduera eginen dituzte, Europako Astea dela-eta ostirala, 2008.eko maiatzak 2

Maiatzaren 9a Europako Eguna izanen da


"Europako Pintxoaren Astea", antzerkia, kontzertuak, hitzaldiak eta lantegiak daude aurreikusita, besteak beste, "Europako Astea" programaren baitan. Programa maiatzaren 3tik 11ra bitarte eginen dute, eta Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak antolatu dute, Europako Eguna dela-eta (maiatzaren 9a).


Jarduerak Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak eta Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkateak aurkeztu dituzte, gaur goizean, prentsaurrekoan.


Europako Eguneko ospakizunek garrantzi handiagoa dute aurten; izan ere, 2016ari begira Iruñea europar kulturaren hiriburu izendatu dezaten lortzeko ekintzak jarriko dituzte abian.


Pintxoaren Astea


Ekimen berri gisa, "Europako Pintxoaren Astea" antolatu dute, Nafarroako Ostalaritza Elkartearekin elkarlanean. Bihar hasi eta maiatzaren 11ra arte, Iruñeko 46 tabernak Europako hainbat herrialdetako pintxoak eskainiko dituzte.


Pintxoaren Astean parte hartuko dute, zehazki, honako hauek: Chelsy Taberna, El Parque Kafetegia (Reino de Navarra Hotela), Long Island Kokteleria; Júcar Taberna, José Luis Kafetegia, Letyana Taberna, Redín Taberna-Jatetxea, Los Burgos de Iruña Taberna, El Pirineo Ostatua, La Estafeta Garagardotegia, Chez Evaristo, La Granja Taberna, Fitero Taberna, Gaucho Taberna, Monasterio Taberna, Txoko Taberna, Eslava/Don Hilarión Kasinoa, Kiosco Taberna, Okapi Taberna, Baviera Taberna, Iruña Kafetegia, Dolce Vita, Bearin Plaza Taberna, Dom Lluis Taberna-Jatetxea, Noé Taberna, Burgalés Taberna eta La Mandarra de la Ramos Taberna.


Honako hauek ere parte hartuko dute: Ulzama Taberna, Baserri Taberna-Jatetxea, La Chistera Taberna-Jatetxea, The Harp Irish House, Ona Taberna, Anaitasuna Taberna, El Espejo Taberna, Entre Tapas y Vinos, El Corte Inglés Kafetegia, Koppo Kafetegi-Jatetxea, La Antigua Farmacia Kafetegi-Taberna, Manterola Kafetegia, Yanguas Taberna-Jatetxea, Autobuses Taberna, Club Taurino, Carballino Taberna-Jatetxea, Aralar Taberna-Jatetxea, Melquiades Taberna eta La Trastienda de El Colmado.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa