Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Amelia Salanueva eta Begoña Sanzberro kontseilariak konponketa lanak ikusten izan dira, gaur eguerdian
Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Departamentuaren eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren bidez, 1,18 milioi €-ko inbertsioa egin du, azkeneko urtean, 2007ko maiatzeko uholdeek Urdazubiko toki azpiegituretan eragin zituzten kalteak konpontzeko.
Dagoeneko egin dituzten lanez gain, Urdazubiko Udalak finantzaketa gehigarria eskatu du, 3,9 milioi euroko lanak egiteko. Zenbateko horretatik, 3,2 milioi € N-121-B errepideko Dantxarineko zeharbidea urbanizatzeko dira. Nafarroako Gobernua 3 milioi euroko laguntza emateko aukera aztertzen ari da. Zehazki, 2 milioi € Toki Administrazioko Departamentuak emanen lituzke, 2005-2008ko azpiegituren planaren baitan, eta milioi 1 €, berriz, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak.