(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kirol-teknikariendako prestakuntza ikastaroak egiteko dirulaguntzen deialdia onetsi da

astelehena, 2008.eko maiatzak 5

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Familia, Gazteria, Kirol, eta Gizarte Gaietako kontseilariari kirol-teknikariendako prestakuntza ikastaroak egiteko dirulaguntzen deialdia onets dezan. Aipatu dirulaguntzak banakako ebaluazio bidez banatuko dira eta guztira 41.000 euroko aurrekontua izanen dute.


Nafarroako Kirolaren Institututik baieztatu izan da, bereziki Nafarroako Kirol Jokoetan, bertan parte hartzen diren klubetan badirela entrenatzaile eta laguntzaile asko kirol titulaziorik ez dutenak, kalitatezko kirol jarduera bermatzeko osasungarritasun eta segurtasun baldintzetan. Egoera hori kezkagarria da Foru Komunitateko kirol administrazioarentzat, izan ere, gure ordenamendu juridikoan babes berezia duen populazio talde bat ukitzen baitu, adin txikikoena. Hori horrela, Nafarroako Kirolaren Institutuak "Kirolean hasteko prestatzailea" izeneko plan bat sortu du, Nafarroako Kirol Jokoetako kirol ekipoen eta taldeen entrenatzaileei prestakuntza estandar bat eta gutxieneko titulazio bat emateko.


Deialdiaren xedea da Nafarroako kirol federazioek edo Nafarroako Kirolaren Institutuak haiekin elkarlanean sustaturik, kirol teknikarientzako prestakuntza ikastaroak egiten dituzten pertsonei laguntzak emateko arauak ezartzea. Nafarroatik kanpoko kirol federazioek sustatutako prestakuntza ikastaroak egiten dituzten pertsonek ere laguntza jasotzen ahalko dute. Laguntza hauen helburua kirol arloan maila desberdineko irakaskuntzako jarduerak zuzentzen dituzten teknikariei prestakuntza ematea da, arlo horretan atzemandako akatsak zuzendu eta jarduera horien kalitatea hobetzeko.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa