(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Dirulaguntza bana onetsi dira Osasuna Fundazioarentzat eta Nafarroako Futbol Federazioarentzat oinarrizko futbola antolatzeko

astelehena, 2008.eko maiatzak 5


Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari 300.000 euroko eta 60.000 euroko dirulaguntzak eman diezazkiela hurrenez hurren Osasuna Fundazioari eta Nafarroako Futbol Federazioari oinarrizko futbola antolatzeko xedez.


Nafarroako Futbol Federazioak selekzioen plana hasi du Nafarroako Kirol Teknifikazioaren Zentroarekin lankidetzan. Osasuna Fundazioak, berriz, kirol kudeaketa tekniko eta administratiborako azpiegitura bat sortu du Taxoareko futbol zelaietan. Helburua da oinarriak jartzea futbol arloko hobekuntzarako zentroa sortzeko eta ikerkuntza eta teknifikazio programa bat garatzeko haren irakaskuntza, ikaskuntza, ikaskuntza eta garapen maila desberdinekin. Azpiegitura hau txikiei nahiz goiko taldeei zuzenduta egonen da.





Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa