(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zangozako Santiago Apostolua eta Santa Maria elizen eta Vianako Printzearen jauregiaren babes eremua mugatzea behin-betikoz onetsi da

astelehena, 2008.eko maiatzak 5

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bana onetsi ditu behin-betiko mugak onesteko Zangozako Santiago Apostolua eta Santa Maria elizen eta Vianako Printzearen jauregiaren babes eremuetan.


Santiago Apostolua eliza, XII. mendean eraikitzen hasia, probintziako intereseko monumentu historiko-artistiko deklaratu zen 1972ko urriaren 30eko Aginduaren bitartez. Santa Maria eliza ere XII. mendekoa da eta monumentu nazional deklaratu zen 1889ko martxoaren 5eko Errege Aginduaren bitartez.


Vianako Printzearen jauregiari dagokionez, Hezkuntza Nazionalaren Ministerioak Espainiako gazteluak babestu zituen 1949ko apirilaren 22ko Dekretuaren bidez, eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legearen Bigarren Xedapen Gehigarriak Interes Kulturaleko Ondasuntzat jotzen zituen aipatu dekretu hartan agertzen zirenak. Vianako Printzearen jauregi-gaztelua Zangozako Erdi Aroko erakin zibilik nabarmenena da. Maiz erregeendako eta beren familiendako bizitoki, bertan Gorte Nagusiak bildu ziren.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa