(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismoaren sektoreko festaren baitan, "Nafarroako Erresuma" sariak banatu eta urteko balantzea egin dute astelehena, 2008.eko maiatzak 5

Baluarten egin duten gala hirugarrena izan da, África Baeta aritu da aurkezle, eta 2.000 bat pertsona bertaratu dira


Gaur arratsaldean Baluarten egin duten galako ekitaldi nagusia "Nafarroako Erresuma" Turismo Sarien banaketa izan da. Gainera, turismoaren arloan azkeneko urtean egin diren jarduerak eman dituzte ezagutzera, eta "Turismoaren Aldizkaria 2008" argitalpena aurkeztu dute, berritasun nagusiak berraztertzen dituen argitalpena. Ekitaldiaren aurkezlea África Baeta kazetaria izan da, eta "Nafarroa, lau urtaroen Erresuma" izan du lelo nagusi. 2.000 bat pertsona bertaratu dira.


"Nafarroako Erresuma" Turismo Sarien banaketan bideoak eman eta emanaldiak eskaini dituzte, Vivaldiren "Lau urtaroak" obrako musikarekin. Bi bideoren bidez, Departamentuaren jardueren balantzea egin dute; eta beste batzuen bidez, berriz, saria jaso duten erakunde eta enpresen merezimenduen laburpena egin dute. "Toki erakundeak, partzuergo turistikoak edo erakunde publikoak" kategoriako saria Erdialdeko Partzuergoari eman diote, eta Yolanda Barcinak eman du; hots, aurreko urtean aipaturiko saria irabazi zuenak. Saria María Carmen Ochoa Canela Erdialdeko Partzuergoko presidenteak jaso du. "Turismoaren sektoreko enpresa elkarteak" kategoriari dagokionez, Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkartea (AEHN) izan da irabazlea. Saria Ana Beriáin Apesteguía Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteko presidenteak eman du (2007ko sariduna), eta Jesús Tato Río AEHN elkarteko presidenteak eta Marisol Casado idazkariak jaso dute. "Beste elkarte turistiko batzuk" ataleko saria, berriz, Baztan-Urdazubiko Donejakue Bidearen Adiskideen Elkarteak irabazi du, eta José Fernández D’Arlas elkarteko presidenteak jaso du, Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariaren eskutik. "Turismoaren sektoreko enpresak edo enpresaburuak" kategoriako saria, ostatuen modalitatekoa, Sagrario Goñi Michelena Olaseneko Borda Etxekoak eman dio Juan Antonio Felices Huarte Baños de Fitero bainuetxeko Administrazio Kontseiluko presidenteari. Koldo Roderok, berriz, Rodero jatetxeari turismoaren sektoreko enpresa edo enpresaburuen kategoriako sukaldaritzaren modalitatean eman dioten saria jaso du, Juan Campos Irazu Nafarroako Jatetxeen Elkarteko ordezkariaren eskutik (Nafarroako Turismo Kontseiluan). Michel Iturralde Senda Viva parkeko zuzendariak zerbitzu turistikoen modalitateko saria jaso du, José Antonio Cruz Ebro Ibarreko EntreVinos agentziako ordezkariaren eskutik. Amaitzeko, Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak sari berezia eman dio Los Iruñako musika-ahots boskoteari.


Galako emanaldiak Godoy umoristak, Andelosko Jaialdiko erromatar talde batek, Zugarramurdiko biztanle talde batek (akelarre bat antzeztu dute), Pablo Sarasate Ganbera Laukoteak, Los Iruñako taldeak, Fresno taldeak eta dantzari batzuek eskaini dituzte.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa