(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Dolu ofiziala Nafarroan, Leopoldo Calvo-Soteloren heriotza dela-eta

astelehena, 2008.eko maiatzak 5

Nafarroako Gobernuko presidenteak Foru Dekretu bat izenpetu zuen atzo, eta hartara, hiru egunez dolua eginen da Foru Komunitatean, Leopoldo Calvo-Sotelo Espainiako Gobernuko presidente ohiaren heriotza dela-eta. Hortaz, igandetik asteartera bitarte, Nafarroako ikurrinak makila erdian daude, eraikin ofizialetan.


Bestalde, Nafarroako Gobernuak Erabaki bat hartu du, Leopoldo Calvo-Soteloren heriotza dela-eta dolumina adierazteko. Calvo-Sotelo Espainiako Gobernuko presidente izan zen, 1981eko otsailetik 1982ko abendura arte, eta joan den larunbatean hil zen, Madrilen. Gobernuaren Erabakian honako hauek adierazi dituzte:


“1.- Leopoldo Calvo-Sotelo Bustelo jaunaren alargunari, ahaideei eta ingurukoei dolumina, estimua eta elkartasuna adieraztea, bihotzez, une gogor honetan.



2.- Leopoldo Calvo-Sotelo jaunak Espainiako Gobernuaren buru gisa egin zuen garrantzizko lanarengatik esker ona adieraztea, jendaurrean. Garai bereziki zaila izan zen, baina otsailaren 23ko Estatu kolpearen saiakera, krisialdi ekonomikoa, edo ETA erakunde armatuaren erauntsi terrorista gogorra eta etengabea gorabehera, Calvo-Sotelok aurrerapauso handiak egin zituen demokrazia sendotzeko, konstituzioa garatzeko, eta Espainia Europan integratzeko. Garai hartan Leopoldo Calvo-Sotelo jauna Estatuko gizon gisa taxutu zen.



3.- Leopoldo Calvo Sotelo jauna buru izan zuen Gobernuak eta Leopoldok berak Nafarroako Foru Erregimena Berrezarri eta Hobetzeko negoziazioei eman zieten bultzada erabakigarria eta behin betikoa nabarmentzea, bereziki, esker onaren seinale gisa. Bultzada horrek hilabete gutxiren buruan Nafarroaren eta Estatuaren arteko ituna izenpetzea eta berorren edukiaren izapideak Lege Organiko gisa egitea ahalbidetu zuen. Aipaturiko esparru juridikoak 25 urte daramatza indarrean, eta aldi horretan egiaztatu ahal izan da Leopoldo Calvo Sotelo jauna Estatuko presidente izan zen aldian hitzartu eta onartu zuten Legeak Nafarroari eta bertako ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren garapenari onura ugari eta anitzak ekarri dizkiela.”





Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa