(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Espainia mailan, Nafarroa izan da apirilean langabeziaren bigarren beherakadarik handiena bizi izan duen lurraldea, %2,62ko tasarekin asteartea, 2008.eko maiatzak 6

Langabeziak behera egin du gizon eta emakumeen artean, eta Foru Komunitateko produkzio-sektore nahiz eskualde guztietan


2008ko apirilaren bukaeran Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan erregistratutako langabetuen kopurua 618 lagunetan jaitsi da, martxoarekin alderatuta. Une honetan, zenbateko hori 22.968an ezarri da eta, ondorioz, beherakada %2,62koa izan da, balio erlatiboei dagokienez. Langabetu horien guztien artean, 13.645 emakumezkoak dira (aurreko hilabetearen aldean %3,06ko beherakada) eta 9.232, berriz, gizonezkoak (martxoan baino %1,98 gutxiago).


Nafarroa da apirilean langabezia murriztea lortu duen bost komunitateetatik bat. Hona hemen besteak: Asturias, Galizia, Balear Irlak eta Euskadi. Espainia mailan, 37.542 langabetu gehiago erregistratu dira apirilean (%1,63).


Nafarroako Gobernuko Lan zuzendari nagusi Imelda Lorea Echavarren andreak azpimarratu duenez, Foru Komunitateak azken hilabeteetan bizi izan duen langabezia-murrizketak 1.673 laguni eragin die. Apirilarekin alderatuta, eta zuzendari nagusiaren esanetan, markatuaren aldeko joerak emakumeen gain izan du eragina gehienbat, horien artean 430 langabetu gutxiago egon baitira (zenbateko osoaren %70); gizonezkoetan 188 langabetu gutxiago egon dira, eta eragin hori ez da horrenbeste nabaritu.


Imelda Loreak behin eta berriz errepikatu du nahitaezkoa dela langileek prestakuntza egokia izatea; hori horrela, apirileko datuek agerian utzi dute, berriro ere, trebakuntza tekniko eta profesional handiagoa dutenen artean gehiago nabaritu dela langabeziaren beherakada. Zuzendari nagusiak aipatu duenez, langabeziak produkzio-sektore guztietan behera egin badu ere, beherakada hori nabarmenagoa izan da janari-industrian eta merkataritzan. Gauza bera gertatu da Nafarroako eskualde guztietan. Hala ere, eta zenbateko horien alde negatibo gisa-edo, langile etorkinen artean langabeziak gora egin duela aipatu du. 22 langabetu gehiago zenbatu dira esparru horretan eta, ondorioz, eten egin da Nafarroako lan-merkatuan orain arte bizi izandako beheranzko joera orokorra.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa