(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hiru plaza berriz hornitu ditu Iruñako zigor-arloko auzitegiak, epaien exekuzioa arintzeko asteazkena, 2008.eko maiatzak 7

Nafarroako Gobernuak hiru plaza berriz hornitu ditu Iruñako 1., 2. eta 3. Zigor-arloko Auzitegiak, betetzeko dauden epaien exekuzioa arintzeko asmoz. Foru Administrazioak , Justizia zuzendaritza nagusiaren ebazpen baten bidez, horrela zion erantzuna Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian pasa den martxoaren 31n egindako eskaerari.


"Iruñako Zigor-arloko Auzitegiak indartzeko neurriei" buruzko dokumentu baten bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aipatu plazak "modu urgentean sortzeko" eskaera egin zuen, "kolapso egoera sortuko denaren beldur". Plaza horiek, betetzeke dauden epaiei irtenbidea emateko sortu dira; izan ere, epai horien kopurua "kontuan hartzeko modukoa" da gaur egun. Neurri indartzaile honen epealdia sei hilabetekoa izango da, pasa den astelehenetik zenbatzen hasita. Hala ere, epe hori luzatzeko aukera egongo da, Gobernu Salak eskatu bezala.


Indartze horren arabera, orain arte funtzionario izaera izan duten hiru langilek goi mailako funtzioak beteko dituzte; hiru funtzionario horiek ordezteko, era berean, beste langile batzuk ezarriko dira zeregin horretan.


Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak egindako diagnostikoaren arabera, "langile eskasia" zegoen, arazoak ebazteko unean batez ere; hori horrela, errefortzurako funtzionarioak "lanean hasteaz" gain, zeregin horretarako gaitasun "berezia" duten pertsonak eskatu zituen, betearazpen-aginduak hobeto maneiatu ahal izateko. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak egindako azterketaren arabera, Iruñako Zigor-arloko epaitegietan azken urteetan sartu diren gaiak 1.964 izatetik (2003an) 2,127 izatera pasatu dira (2007an); ebatzitako gaien kopurua, berriz, 1.689tik 1.755era pasatu da; ebazteko dauden arazoei dagokienez, azkenik, 606 izatetik 1.496 izatera pasatu da. Epaiketa-egunak ez dira ia aldatu (1.650 inguru); emandako epaiak 1.352tik 1.293ra pasatu dira; eta 2007ko betearazpenak 1.293ra iritsi ziren, 2003ko 1.936en aldean.


2007ko abenduan Zigor-arloko laugarren epaitegi bat sortu bazen ere, apirilera arte ez zituen bere gain hartu prozedura laburtuetako batzuk. Uztailaren 1 arte ez da betearazpenen banaketa erabat normalizatuko.


Zigor-arloko Epaitegi bakoitza honako langile hauez osatuta dago, gaur egun: Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko bi funtzionario (B maila), Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko lau (C maila) eta Laguntza Judizialeko kidegoko beste bi (D maila). Langile-kopurua gehitzeaz gain, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ordezko epaile bat ere eskatu zion Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari, hori ere sei hilabeterako, gutxienez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa