(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alberto Catalán kontseilari-eleduna eta Aragoiko Lehendakaritzako kontseilaria Expo Zaragoza 2008 Erakusketako Nafarroako Pabiloiko lanak ikusten izan dira, gaur asteazkena, 2008.eko maiatzak 7

Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak bilera egin du, gaur goizean, Juan Alberto Belloch Zaragozako alkatearekin. Adierazi dionez, Foru Komunitatea "apustu handia" egiten ari da Expo Erakusketaren alde.


Bilera Zaragozako Udaletxean egin dute, eta Catalán kontseilariak nabarmendu duenez, Nafarroa, Expo esparruan ez ezik, Zaragozako gune historikoan ere egonen da, uda osoan. Helburua, Alberto Catalánen arabera, "Expo Erakusketan konpromiso eta parte-hartzerik handiena izanen duten komunitateetako bat Nafarroa izatea da, eta baita Nafarroak Zaragozarekin eta Aragoirekin dituen senidetasun loturak indartzea ere".


Gaurko topaketaren ondoren, kontseilaria Nafarroako Pabiloiko lanak ikustera joan da. Lanak bizi-bizi ari dira egiten, aurreikusitako epeak betez. Egitura arkitektonikoa dagoeneko amaituta dago, eta orain estaldurak egiten eta tresneria teknikoak instalatzen hasiko dira. Nafarroa lanak egiten hasi zen bigarren komunitatea da, Murtziaren atzetik. Gainera, pabiloiaren lanak oso aurreratuta dituzten lurraldeetako bat ere bada.


Alberto Catalánekin batera, Javier Velasco Aragoiko Gobernuko Lehendakaritzako kontseilaria ere joan da instalazioak ikustera. Baita honako hauek ere: Rosa Mary Ibáñez Nafarroako Pabiloiko zuzendaria, Lola Eguren Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusia, eta Luis Casado Tuterako alkatea.


Kontseilariak garrantzitsutzat jo du Tuterako alkatea ere bertan izatea, Expo Erakusketak Erriberan izanen duen eragina eta Tuterak Erakusketarekiko hartu duen konpromisoa kontuan hartuta. Alberto Catalánek azpimarratu duenez, "nazioarteko erakusketa bakar bat ere ez da egin Nafarroatik hain gertu, gure mugetatik kilometro gutxira, eta Nafarroarekin eta bereziki Erriberarekin hainbeste lotura dituen hirian, Zaragozan. Erriberako biztanleek bereziki maite dute Aragoiko hiriburua".


Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatea kanpoan ezagutarazteko eta jomuga turistiko erakargarri gisa sustatzeko aukera bilakatu nahi du Expo Erakusketa. Zentzu horretan esan duenez, "Nafarroa eta Zaragoza gertu daude, komunikazio ona dute, eta Komunitateko azpiegitura turistikoak kalitatezkoak dira. Hori guztia nahikoa da Expo Erakusketako bisitariengan Nafarroa ezagutzeko nahia pizteko".


Gaur egun, ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburuei begira, Tuterako hotelen okupazio maila %100 ingurukoa da, eta astegunei begira, berriz, %70ekoa.


Gaurkoa ez da izan Catalán kontseilariak Expo Zaragoza 2008 Erakusketa dela-eta Aragoiko hiriburura egin duen lehenengo bidaia. Hain zuzen, martxoan Javier Velasco Aragoiko Gobernuko Lehendakaritzako kontseilariarekin bildu zen, eta apirilean, berriz, Zaragozako Nafarroako Etxean izan zen, "Zaragoza 2008 Nazioarteko Erakusketa" inauguratzeko ekitaldian. Gainera, hainbat topaketa egin ditu; besteak beste, Emilio Fernández-Castaño Expo Erakusketako komisarioarekin eta Roque Gistau ExpoAgua sozietateko presidentearekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa