(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak "San Martin Doktorea" izena eman dio Iruñako II. Zabalguneko Anbulatorioari asteazkena, 2008.eko maiatzak 7

Alejandro San Martín, Larraintzarren jaio zen (Ultzama) 1847an, eta Madrilen hil, 1908an; mediku ospetsua izan zen, zirujaua, Madrilgo Unibertsitatean katedraduna eta Hezkuntza Publikoko ministroa


Kutz kontseilaria Alejandro San Martín irudia aurkezten

Kutz kontseilaria Alejandro San Martín irudia aurkezten. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak "San Martin Doktorea Osasun Zentroa" izena eman dio Iruñako II. Zabalgunean dagoen anbulatorioari(San Fermin kalea 29); orain arte "Solchaga Generala" izenarekin ezagutzen zen. Ekitaldia gaur goizean izan da, Osasun kontseilari María Kutz Peironcely andrea buru izan delarik.


Alejandro San Martín Satrústegui (Larraintzar, Ultzamako bailara, 1847 – Madril, 1908) mekuntza arloko pertsonaia garrantzitsua izan zen bere sasoian. Iturenen ekin zion bere lanari, landa-mediku gisa eta, geroago, Fisika Terapeutikoko katedraduna izan zen Sibiliako Unibertsitatean, eta Patologia Kirurgikokoa, berriz, Madrilgo Unibertsitate Zentralean. Medikuntza arloko hainbat liburu argitaratu zituen, Errege-etxeko medikua izan zen, Santiago Ramón y Cajal-en adiskidea eta, beste kargu publiko batzuen artean, Madrilgo Ateneoko presidentea, Erreinuko senataria, Ospitale Klinikoko Zuzendaria eta Hezkuntza Publikoko ministroa izan zen.


Ekitaldia gaur goizean egin da, San Martín Doktorea Zentroaren fatxada aurrean. Bertan, izen berria daraman pankarta handi bat ezarri ostean, Kutz kontseilari handiak ekitaldiaren aurkezpena egin, eta San Martin doktorearen bizitza azaldu du, labur-labur. Ondoren, Víctor Bregaña irratiko esatariak bere biografiaren nondik norakoak azaldu ditu, xehetasun osoz, beste esatari biren laguntzarekin. Parte hartzaileak honakoak izan dira: Alejandro Fernández Espelosín, San Martín jaio zen Larraintzarko Erice Etxean bizi den familiako haurra; Manuel Carpintero Navarro, Nafarroako Osasun Zerbitzuko landa-medikua, eta María Teresa Fortún, Nafarroako Medikuen Elkargoko ordezkaria. Omenduak bere lanbidea hasi zuen Iturengo Joaldunek, xarma berezia eman diote ekitaldiari, Zentroaren aurrean egindako joan-etorriekin, joare, txano eta isipuz horniturik.



Ioaldunen desfilea.

Ioaldunen desfilea. ( irudia handitu )

Ekitaldian izan dira, gonbidatu gisa: Alberto Recalde Larrayoz eta Miguel Petrirena Aspiazu, Larraintzar eta Iturengo alkateak, bai eta Errioxako Cenicero udalerriko ordezkariak ere; bertakoak zen, hain zuzen ere, San Martín doktorearen familia (aitaren aldetik) eta bertan dago bere gorpua, familiako panteoian.
Dokumentazioa:
Biografía del doctor Alejandro San Martín.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa