Castellano | Euskara | Français | English
Guardia Zibilaren Mendiko Erreskate Talde Bereziko (Grupo de Rescate Especial de Intervención en Montaña, GREIM) hamabi kidek mendiko istripuetako lehen sorospenei eta osasun artapenari buruzko ikastaro bat egin dute Nafarroako Gobernuaren mendeko Segurtasun Eskolan.
Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak hitzarmena izenpetu du "Fundagro" fundazioarekin, nekazaritzaren askotarikotasuna sustatzeko. Akordioa 2008an egonen da indarrean, eta hari jarraiki, 120.000 euroko diru laguntza jasoko du fundazioak, nekazariei, nekazarien elkarteei eta nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresei Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programak eskaintzen dituen aukeren berri emateko jarduerak egiteko.
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumen Departamentuko kontseilari Begoña Sanzberro andreak iragarri duenez, hilabete honetan egingo da Kudeaketa Unitatearen lehen bilera. Bertan, "Aldaketa Klimatikoaren kontrako Estrategia eta Ekintza Plana" landuko da. Kontuan izan behar da, izan ere, hori dela "gizateriak gaur egun ingurumen arloan aurre egin behar dion arazo larrienetariko bat".
Europako Eguna dela-eta, kultur ekitaldi ugari izango da bihar, maiatza 9; besteak beste, musika-saioak eta mahai-inguru bat.
Nafar gazteek hizkuntzak ikasi ditzaten eta mugitu daitezen sustatzeko bitartekoetako batzuk hizkuntza ikastaroak, bekak, udalekuak, boluntario programak, ikasketak osatzeko programak edo praktikak dira. Horiek guztiak "Wanna Join" gidaliburuan bildu dituzte; hots, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak argitaratu duen gidaliburuan.