(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

136.000 euroko gehienezko dirulaguntza zuzenak onetsi dira nekazaritzako erakunde profesionalentzat

astelehena, 2008.eko maiatzak 12

Gobernuak 136.000 euroko dirulaguntza zuzen gehienezkoak onetsi ditu ondoko nekazaritzako erakundeentzat: Nafarroako Nekazarien Batasun Orokorra (UAGN), Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (ENHE) eta Nekazari Txikien Batasuna (UPA).


Urte oro kontu-sail bat erreserbatzen da Nafarroako nekazaritzako erakunde profesionalen gastuetarako, bai beren egiturak mantentzeko bai beren bazkideei zerbitzua emateko, izan ere, erakunde hauek Nafarroako nekazaritza sektorearen beharrak eta kezkak bideratzen baitituzte.


Aipatu erakunde bakoitzak 6.010 euro jasoko dituzte eta kontu-sailaren gainerakoa, 136.000 eurora iritsi arte, erakunde bakoitzak Nekazaritzako Ganbararen osoko bilkuran duen kide kopuruaren arabera banatuko da



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa