Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
136.000 euroko gehienezko dirulaguntza zuzenak onetsi dira nekazaritzako erakunde profesionalentzat
astelehena, 2008.eko maiatzak 12Gobernuak 136.000 euroko dirulaguntza zuzen gehienezkoak onetsi ditu ondoko nekazaritzako erakundeentzat: Nafarroako Nekazarien Batasun Orokorra (UAGN), Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (ENHE) eta Nekazari Txikien Batasuna (UPA).
Urte oro kontu-sail bat erreserbatzen da Nafarroako nekazaritzako erakunde profesionalen gastuetarako, bai beren egiturak mantentzeko bai beren bazkideei zerbitzua emateko, izan ere, erakunde hauek Nafarroako nekazaritza sektorearen beharrak eta kezkak bideratzen baitituzte.
Aipatu erakunde bakoitzak 6.010 euro jasoko dituzte eta kontu-sailaren gainerakoa, 136.000 eurora iritsi arte, erakunde bakoitzak Nekazaritzako Ganbararen osoko bilkuran duen kide kopuruaren arabera banatuko da