(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak arbuiatu egin du Ibarretxeren legezkotasuna, Foru Komunitatearen aurkako proposamenei dagokienez astelehena, 2008.eko maiatzak 12

Nafarroako Gobernuak arbuiatu egin du Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakari Ibarrarretxe jaunak Espainiako Gobernuko Presidente José Luis Zapatero jaunari igorritako proposamena, "probokazioa eta esku hartzea delako, bai Nafarroarentzat bai nafarrentzat".


Foru Gobernuaren ustez, Euskadi eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean Organo Erkide bat sortzearen ideia Ibarretxeren "zorakeria eta desafio berri bat" baino ez da, bere ahultasun politikoak ezkutatzea beste helbururik ez duena.


Gobernu-kontseiluak izandako bilera bukatu ostean egin den prentsaurrekoan Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesmak jakinarazi duenez, gertatutakoak agerian utzi du "Ibarretxeren balio-politiko urria". Zehaztu duenez, "Arduradun politiko batek jakin beharreko lehen gauza zera da: Gobernu baten ekintzek etengabe zaindu behar dutela erakundeen, komunitateen eta herritarren arteko leialtasuna". Gaur hartutako erabakia Espainiako Gobernuko nahiz Eusko Jaurlaritzako Presidenteei igorriko zaie.


Bestalde, Sanz lehendakariak adierazi duenez, José Luis Rodríguez Zapaterok Juan José Ibarretxei emandako erantzuna "erabat egokia" da. Esan duenez, "hori da Espainiako presidentearen aldetik guztiok espero genuen erantzuna; izan ere, Autonomia Erkidegoetako presidenteak ez dira inor beste Autonomia batzuen izenean hitz egiteko, are gutxiago Erkidego horretako herritarren emandako legezkotasunik gabe diharduenean". Horren inguruan honakoa azpimarratu du: "Lehendakariak ez du inolako legezkotasunik Nafarroari eragiten dioten proposamenak hartzeko orduan; izan ere, nafar izaera duen herritar bakar batek ere ez dio aldeko botorik eman, gisa horretako proposamenak egiteko, organo instituzional erkide bat sortzeko, edota Foru Komunitatean euskararen ofizialtasuna proposatzeko".

Dokumentazioa:
Gobernu-akordioa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa