(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalan kontseilariak etorkinen enplegua sustatzeari buruzko hitzarmen bana sinatu du gaur UGT eta CCOO sindikatuekin asteazkena, 2008.eko maiatzak 14

Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren Eledun Alberto Catalán jaunak, hitzarmen bana sinatu du gaur, Nafarroako Jauregian, UGT eta CCOO sindikatuek Nafarroan dituzten gorengo arduradun Juan Goyen eta José Mª Molinero-rekin, hurrenez hurren, etorkinen gizarteratze eta laneratzea sustatzeko helburuarekin.


Imagen de la firma del cuerdo

Ezkerretik eskuinera: Juan Goyen, Alberto Catalán kontseilaria eta José Mª Molinero. ( irudia handitu )

Erakundeekiko Harremanetarako eta Eledunaren departamentuak, Etorkinei Arreta emateko Bulegoaren bidez, 150.000 euro bideratuko ditu hitzarmen bakoitzera. Hitzarmen horiek, izan ere, urrakortasun nahiz gizarte-bazterketa egoera larrian dauden etorkinei zuzenduta daude. Ekimen hori, Etorkinak Nafarroan Hartu eta Integratzeko Ekintza Plana (PAAIIN) delakoaren baitan dago; aurten lortu da akordio hori, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren eta Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuko Eledunaren departamentuaren artean.


UGTrekin sinatutako akordioak, alde batetik, etorkinak gizarteratu eta lan munduan sartzeren inguruan informazioa, orientazioa eta laguntza emateko proiektu bat abian jartzea aurreikusi du; bestetik, azterlan zehatza egingo da, Nafarroako gizon nahiz emakume etorkinek burutzen dituzten lan-jarduerak analizatuko dituena. Azterlan horrek, Errumania eta Bulgariako emakumeen gaineko analisi partikularra egin nahi du; izan ere, kolektibo hori geroz eta ugariagoa da gure Komunitatea. Gainera, horien migrazio-proiektua ezaugarri bereziz josita dago.


CCOOrekin sinatutako akordioak, etorkinei zuzenduriko honako ekimenak barne hartzen ditu: titulu akademikoen homologazio, baliozkotze eta aitorpena; horri esker, a priori, lanbide-prestakuntza handiagoko lanpostuak eskura ditzakete, baldintza askoz ere hobeagoetan; familiari, lagunei eta norberaren kulturari agur esan behar izanari aurre egiteko laguntza psikologikoa; material didaktiko nahiz informaziorako espezifikoak sortzea; hizkuntzaren eta laneko ingurunearen aurre-prestakuntza; eta lanbide-jardueren inguruko trebakuntza, hala nola, ostalaritza, geriatria, iturgintza, etab.


CCOO sindikatuaren proiektua, zerbitzuen zorro osagarria sortzean datza, etorkinen kolektiboaren integrazioan oztoporik eta handienak sorrarazten dituzten aldeak konpentsatze aldera: gizarte eta familiaren laguntza-sarean ahultasuna; komunikatzeko zailtasunak, ezkutatzeko joera, prestakuntza nahikorik eza, etab.


Kontseilari-eledun Alberto Catalan jaunak izenpean azpimarratu duenez "inmigrazioa da, gizarteratzeari eta lan munduratzeari dagokionez, berdintasuna lortze aldera gure erronka nagusienetarikoa; baina, era berean, baita gure gizartea aberasteko aukera bat ere, gure gizarte eta produkzio sistema eredu justu era solidarioagoetara egokitzeko modua, alegia".


 "Etorkinak harrera-herrialdeko gizartean eta horren lan-esparruan txertatzea da Nafarroako Gobernuaren eta UGT nahiz CCOO bezalako gizarte-erakundeen oinarrizko apustua", esan du Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa