(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak osasun berrikuntzaren aldeko apustua egin du, kalitatezko artapenaren eta egonkortasun ekonomikoaren esparruan asteazkena, 2008.eko maiatzak 14

"Diario Médico" argitalpen profesionalak, gaurko alean, Foru Komunitateko osasun sistemari buruzko koaderno monografiko bat argitaratu du


"Diario Médico" argitalpenaren portada.

"Diario Médico" argitalpenaren portada.

María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariak osasun berrikuntzaren aldeko apustua egin du, kalitatezko artapenaren eta egonkortasun ekonomikoaren esparruan, eta iragarri duenez, uda ondoren plan estrategiko bat aurkeztu eta Nafarroako Parlamentuan eztabaidatu eta onartuko dute.


"Diario Médico" egunkariaren gaurko alean Nafarroako osasun sistemari buruzko koaderno monografiko bat argitaratu dute, eta Kutz kontseilariari egin dioten hasierako elkarrizketan bildu dituzte adierazpen horiek. Medikuntzako profesionalei zuzendutako "Diario Médico" egunkaria, doakoa eta independentea, Recoletos prentsa taldeak argitaratzen du, eta Espainian lanean ari diren medikuen %50ek dute eskura. Gaurko alea aurkezteko ekitaldi bat eginen dute, 19:30ean, Nafarroako Medikuen Elkargoko egoitzan.


Osasun Departamentua prestatzen ari den plan estrategikoak Nafarroako osasun sistemaren beharrizanen plangintza egitea du helburu, etorkizunera begira, eta "batez ere azpiegiturak, osasun publikoko neurriak eta ikerketa nabarmendu daitezke", Kutz kontseilariak elkarrizketan adierazi duenez.


Bestalde, Nafarroa 2012 Planean Nafarroako Gobernuak legealdi honetarako aurreikusten dituen inbertsio eta azpiegitura proiektu guztiak bildu dituzte. Osasun Departamentuko artapen zentroei dagokienez, honako proiektu hauek bildu dituzte: Medikuntzako Artapen eta Teknologia Gunea; Nafarroako Ospitaleko C pabiloia berritzea; Bideko Ama Birjina Ospitaleko kirurgia eremua berritzea; Nafarroako Ospitaleko larrialdietarako eraikina; Ubarmin Klinikako kirurgia eremuak berritzea; osasun eremuetako kirurgia eremuak berritzea; Zentro Psikogeriatrikoko plan zuzentzailea; Bideko Ama Birjina Ospitaleko ama-haurren arloko larrialdi zerbitzua berritzea; eta osasun etxeak handitzeko plana. Ikerketa aplikatuko zentroei dagokienez, berriz, Osasun Departamentuak beste ikerketa zentro bat aurreikusten du Nafarroako Ospitalean, eta baita Irudi Medikoaren Zentro Nazionala ere.


Teknologia berriak osasun artapenaren zerbitzura jartzearen aldeko apustuari dagokionez, historia kliniko informatizatua ezarri dutela gogorarazi du kontseilariak. Adierazi duenez, historia kliniko informatizatua sendagileen esku dago, osasun sistemako terminal guztietan. Bestalde, ospitaletako kirurgia eremuak berritzeko proiektuen baitan ezarri dituzten eta ezartzeko dauden operazio-gela berriak ekarri ditu gogora, eta baita etorkizuneko Medikuntza-Teknologia Gunea ere, "gaixoei artapena eskaintzen hasi eta diagnostikoa jaso arte 24 ordu baino gutxiago igarotzeko moduan diseinatu dutena".

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa