(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako eskaintza turistikoa ikusgai dago Expovacaciones azokan, BECen ostirala, 2008.eko maiatzak 16

Nafarroak jomuga turistiko gisa eskaintzen dituen proposamenak ikusgai daude, datorren igandera arte, Expovacaciones azokan, Barakaldoko BEC (Bilbao Exhibition Centre) azoka esparruan urtero egiten duten turismoaren nazioarteko azokan.


Expovacaciones

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko burua Nafarroako erakustokia ikustera joan zen. ( irudia handitu )

Nafarroako erakustokiak 135 metro koadro ditu, eta turismoari eta aisialdiari buruzko azokan parte hartuko dutela baieztatu duten turismoaren sektoreko hainbat arlotako beste 752 erakuslerekin partekatzen du azoka esparrua. Aurtengoa 29. azoka izanen da, eta iazkoari dagokionez, 250.000 bisitaritik gora izan zituen. Expovacaciones azokaz gain, garai berean, Expoconsumo eta Creamoda azokak ere egiten dituzte BECen.


Azokaren inaugurazio ekitaldira Ana Agirre Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko burua eta beste zenbait agintari bildu ziren. Azokari hasiera eman ondoren, sailburua, Barakaldoko alkatea eta Basquetour sozietateko zuzendaria (besteak beste) Nafarroako erakustokia ikustera joan ziren. Bertan, Carlos Erce Eguaras Nafarroako Turismoaren zuzendari nagusiak eta Carmen Oroz Marketin Turistikoko Zerbitzuaren zuzendariak egin zieten harrera.


Nafarroa gehien bisitatzen duten autonomia erkidegoetan bigarrena EAE da. Iaz, esaterako, Euskal Autonomia Erkidegoko 65.262 bisitarik eskatu zuten informazioa Nafarroako turismo bulegoetan; hots, Nafarroara etorri ziren turista nazional eta atzerritarren %13,85ek. Bisitari gehienak (%5,10) kataluniarrak izan ziren.


Aurten, diseinuko erakustokia du Nafarroak. Esan dugun bezala, 135 metro koadroko azalera du, eta "Nafarroako Erresuma, aniztasunaren lurraldea" leloa idatzi dute bertan, euskaraz eta gaztelaniaz. "Lau urtaroak" produktuari buruzko apaingarriak ere baditu.


EAEko bisitariak gehien erakartzen dituzten elementuak Pirinioak, landa eremuak, eta landa turismoa dira. Expovacaciones azoka baliagarria da Kultura eta Turismo Departamentuak bultzatzen dituen produktu turistiko berriak sustatzeko. Honako hauek, hain justu: Arellanoko "las Musas" museoa, Sarasate eta Oteizaren mendeurrena, Zugarramurdiko Sorginen Museoa, edo Mendukilo kobazuloa, besteak beste.


Bestalde, Expovacaciones profesionalen arteko topaketa, negozio eta harremanetarako gunea da. Azokan 25 herrialdek hartuko dute parte, eta gainera, dozenaka bidaia agentziak, garraio enpresak, ostatuk, ostalaritzak, turismo aktibok, turismo bulegok edo hedabide espezializatuk topo eginen dute bertan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa