(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azpirotzek (Larraun) haren hondakin-uren arazketa hobetuko du

astelehena, 2008.eko maiatzak 19

Nilsa sozietate publikoak Azpirozko (Larraun) hondakin-uren arazketa hobetuko du, izan ere, hustubidea eta arazketa sistema berria eraikiko baititu. Proiektu hau egiteko, Nafarroako Gobernuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakotzat deklaratu du nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako.


Obrak hiru hilabetetan eginen dira eta beren aurrekontua 153.676 eurokoa izanen da. Finantziaziorako saneamendu kanona erabiliko da, Nilsak kudeatu eta nafar guztiek ordaintzen dutena.


Azpirozko saneamendu sareak zaharrak dira, beraz, hobetu behar dira. Bestalde, hondakin-ura putzu septiko bateraino eramaten da eta haren tratatzeko ahalmena ez da jadanik nahikoa jasotzen duen uren emarirako. Hori dela-eta, Toki Administrazio Departamentuari atxikituta dagoen Nilsa sozietateak hustubidea eta arazketa sistema berria eraikitzea proposatu zuen Aotza errekara doan uraren irteera-kalitatea hobetzeko xedez.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa