Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Peraltan herrilur bat trukatzea onetsi da zeharbide bat aldatzeko
astelehena, 2008.eko maiatzak 19Nafarroako Gobernuak Peraltan herrilur bat desafektatzea onetsi du beste lur partikular batekin trukatzeko herriko 4. zeharbidea aldatzeko “El Vivero” alderdian.
Zehatz-mehatz, 444 metro karratuko herrilurra da “El Vivero” alderdian kokatutako lurzati batean, eta herriko Udalak tamaina bereko beste lur partikular batekin trukatuko du, azken hau ere leku berean.