Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak Getxoko atentatua gaitzetsi du
astelehena, 2008.eko maiatzak 19Nafarroako Gobernuak gaitzetsi du gaurko bilkuran joan den goizaldean Getxon (Bizkaia) ETA banda terroristak egindako atentatua.
Foru Exekutiboak haren elkartasuna adierazi die leherketak ukitutako auzokideei eta eskerrak ematen ditu, joan zen astean Legutianon gertatutakoan ez bezala, aurretik irtenaraziak izan direlako.
Nafarroako Gobernuaren irudikoz, ETAk hasitako bonba-autoen bidezko atentatuen boladak berriz erakusten du terrorismoaren aurrean ez dutela balio hiltzaileak baretzeko xedez autogobernu maila handiagoak aldarrikatzen dutenen jarrera epel eta zinikoek.
Foru Exekutiboak alderdi demokratikoen batasuna benetako eta etengabekoa eskatu du indarkeria, xantaia eta terrorearen aitzinean. Halaber, erabateko sostengua erakusten die Estatuko Segurtasun Indarrei, eta bereziki Guardia Zibilari, ETA erakunde terrorista akabatu dezaten legeak beren eskuetan jartzen dituen baliabide guziak erabilita.