Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko kideendako diru-konpentsazioak onetsi dira 2008. urterako
astelehena, 2008.eko maiatzak 19Nafarroako Gobernuak diru-konpentsazioak onetsi ditu Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko kideentzat 2008. urterako. Aipatu kontseilua organo independentea da eta Konstituzioaren printzipio eta baloreen errespetua sustatzen du Nafarroako ikus-entzunezkoen komunikabideetan (irratia eta telebista).
Diru konpentsazioak honako hauek dira: 277,66 euro, lan bileretara joateagatik; 278 eurotik 555,85 eurora bitartean txostenak egiteagatik, eta kilometrajea eta bidaiak: 0,31 euroko kilometro eta bidaia gastuak aurretik justifikatuta.