(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urdiain-Altsasuko industria eremuaren Plan Sektoriala onetsi eta Rocaforte eta Tuterakoenak aldatu dira

astelehena, 2008.eko maiatzak 19

Nafarroako Gobernuak onetsi du gaurko bilkuran Urdiain-Altsasuko industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak sustatzen duena. 937.697 metro karratuekin, Nafarroako Gobernuak Sakanan industria zoruan egin duen esku hartzerik handiena izan da hau.


Halaber, Plan sektorialak aldatzeko espedienteak onetsi dira Rocaforteko (Zangoza) industrialdea handitzeko proiektuan (Nasuinsak sustatua), eta Tuteran, S-1, S-2 eta S-3 Sektoreetan, eskualdeko Jarduera Eremua ezartzeko proiektuan (Tuterako Udalak eta Nasuinsak sustatua).


Hiru jarduera hauek 51 milioi euroko inbertsioa suposatzen dute denera, horietarik 29 milioi euro Tuterari dagozkio, 17 milioi Urdiain-Altsasuri eta 5 Zangozari. Hiru Plan Sektorialek industria lurzoruaren 3,1 milioi metro karratu ukitzen dituzte.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa