(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laneko baja eragin duten lan istripuek %5 egin dute behera 2008ko lehenengo hiruhilekoan asteartea, 2008.eko maiatzak 20

Istripuek behera egin dute ekoizpenaren sektore guztietan, eta batik bat Nekazaritzaren eta Eraikuntzaren sektoreetan


2008ko urtarriletik martxora bitarte laneko baja eragin duten 3.632 lan istripu jazo dira Nafarroan. 2007ko aldi berean berriz, 3.827 jazo ziren, eta hortaz, aurten %5 egin dute behera.


Hain zuzen ere, lanaldian jazotako istripuen kopuruak behera egin du (3.270 istripu aurten, eta 3.499 iaz). In itinere istripuak, berriz, ugaritu egin dira (328 istripu iaz, eta 362 aurten). Horiexek dira Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak laneko ezbeharren tasaren gainean hiru hilean behin egiten duen txostenean bildu dituzten datuak. Istripuen larritasunari dagokionez, 2008ko lehen hiruhilekoan hildakoak eragin dituen istripu bat gutxiago jazo da, iazko aldi berarekin alderatuz gero (aurten 2 istripu jazo dira, eta iaz, 3). Istripu larriek, berriz, gora egin dute (aurten 35 jazo dira, eta iaz, 31). Hildakoak eragin dituzten bi istripuei dagokienez, bat "bihotzekoak eta patologia ez-traumatikoak" kategoriakoa izan da, eta bestea, berriz, zirkulazio istripu baten ondorioz jazo da.


Laneko baja eragin duten lan istripuek (lanaldian jazotakoek) behera egin dute ekoizpenaren sektore guztietan. 2008ko lehenengo hiruhilekoko eragin indizea, istripu kopurua eta arriskuan dauden herritarrak lotzen dituena, 13,8koa izan da (istripuak mila biztanleko). Iazko aldi berean, berriz, 15,8koa izan zen. Istripuen beherakadarik handienak Nekazaritzaren eta Eraikuntzaren sektoreei dagozkie (%20,3 eta %18,5, hurrenez hurren).


Jarduera ekonomikoaren taldeei dagokienez, ezbehar tasaren beherakadarik handiena izan dutenak honako hauek dira: "Nekazaritza, abeltzaintza eta ehiza", "Ibilgailu motordunen eta atoien ekoizpena", "Eraikuntza", "Handizkako merkataritza", "Ostalaritza" eta "Beste enpresa jarduera batzuk". Gorakadarik handiena izan dutenak, berriz, hauek: "Metalezko produktuen ekoizpena", "Txikizkako merkataritza" eta "Osasun eta albaitaritza jarduerak".

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Partes de accidentes de trabajo con baja según grado de lesión y sectores económicos
Accidentes de trabajo con baja en jornada de trabajo. Índices de incidencia acumulados.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa