(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro eta Perez-Nievas kontseilariek Sunbillako San Juan Eskola Publikoa bisitatu dute asteazkena, 2008.eko maiatzak 21


De izda a dcha, el consejero Pérez-Nievas, Pakiku Errandonea, alcalde de Sunbilla, la consejera Sanzberro, Ainoa Etxebeste, concejala de Educación,  Marta Mariezkurrena, directora del Colegio y Mikel Etxalar, miembro de la apyma.

Ezkerretik eskuinera, Pérez-Nievas kontseilaria, Francisco Errandonea alkatea,Sanzberro kontseilaria, Ainhoa Etxebeste, hezkuntza zinegotzia, Marta Mariezkurrena eskolako zuzendaria, eta Mikel Etxalar. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilari Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jauna eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Begoña Sanzberro Iturriria andrea Sunbillako Udalera bisitan joan ziren atzo, Sunbillako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako San Juan Eskola Publikoaren instalazioak "in situ" ikusi eta etorkizunean eskola-eraikin berri bat eraikitzeko lursailak aztertzeko. Kontseilariek, irakasleak agurtu eta herriko hezkuntza-beharrizanak zeintzuk diren jakiteko aukera izan zuten, Alkatearen, Hezkuntza zinegotziaren eta gurasoen elkartearen ordezkarien eskutik.


Sunbillako Eskola Publikoa eskola bateratua da, eta bi eraikin ditu: Haur Hezkuntzarako bata, eta Lehen hezkuntzarako bestea, biak ere D eredukoak. Aurton, 22 ikasle izango ditu lehenengoak eta 28, berriz, bigarrenak.


Kontseilariek, era berean, Hezkuntza departamentua Almandozen eraikitzen ari den Haur eta Lehen Hezkuntzako Eskolaren obrak bisitatu zituen. Uste da eskola hori 2008-2009an okupatzeko baldintzetan egongo dela. Almandozen ere, gaur egun, eskola unitario bat dago.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa