(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Familia Bitartekotzarako Legea izanen du 2009an, eta haren lanketa prozesua orain hasiko da osteguna, 2008.eko maiatzak 22

Familia Bitartekaritzarako Zerbitzuak, 2001ean sortu zutenetik, ia 400 kasu artatu ditu


Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak gaur prentsaurrekoan adierazi duenez, Nafarroak Familia Bitartekotzarako Foru Legea izan dezake 2009an. García Malok Foru Legearen lanketa prozesua azaldu du, eta adierazi duenez, laster hasiko dira lanean.


Kontseilariarekin batera, ekitaldira bildu da Loren Albéniz Ascorbe Familia, Haurtzaro eta Kontsumoko zuzendari nagusia. García Malok, bestalde, Departamentuak eskaintzen duen Familia Bitartekaritzarako Zerbitzuaren esku-hartzeen balantzea aurkeztu du. Zerbitzua 2001ean sortu zuten, eta harrezkero 376 gatazka kasutan jardun da bitartekari lanetan. Kasuen %75ean, gainera, alderdiek akordioa erdietsi dute (erabateko akordioa edo partziala).


Legea


Familia bitartekaritza sostengu sistema bat da, hainbat motatako gatazkak modu baketsuan konpontzea helburu duena (familia bateko kideen arteko gatazkak, bikotekideen artekoak, edo bestelakoak). Nork bere borondatez abiatu beharreko prozesua da, isilpekoa, eta bitartekari profesionalen talde neutral eta alderdikeriarik gabeak zuzentzen du. Profesional taldeak alderdien arteko komunikazioa ahalbidetzen du, akordio bideragarriak eta guztien gogokoak erdiesteko, eta hartara, familia osoaren beharrizanak aseko direla bermatzeko.


Azkeneko hamarkadan Espainia osoan orokortu egin den zerbitzua da, batik bat 1998an Europako Kontseiluak gisa horretako zerbitzuak sor zitezen gomendatu zuenetik. Izan ere, ahaideen arteko liskarrak ugaritzen ari zirela hauteman zuen Europako Kontseiluak.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de esta rueda de prensa
Audio de esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa