Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Emergentzien Nafarroako agentziak ia 393.213 euroko diru-laguntza eman die DYA eta Gurutze Gorriari, Foru Komunitateko sorospen, emergentzia eta babes zibileko planengatik 2008an izango dituzten ohiko funtzionamendu gastuei aurre egiteko.
DYAk 252.538,19 euro bideratuko ditu larrialdietako osasun-garraiora (Iruñako anbulantzia medikalizatua urtean 365 egun eta 24 orduz San Ferminetan, lehenengo arretarako ohiko anbulantziak, Nafarroako herri desberdinetako bigarren arretarako anbulantziak eta erretserba-anbulantziak); larrialdi kasuetan eremu desberdinak argiztatzeko baliabide material nahiz giza baliabideetara, ur-jardueretako taldeetara, mendik erreskate edota koordinaziora; prestakuntza jardueretara: eta kanpaina espezifikoetara, esaterako, eskoletako eski-kanpaina.
Gurutze Gorriak, bestalde, 139.675,37 euro jasoko ditu larrialdietako osasun-garraioarentzat (anbulantziak , arreta emateko ibilgailu soziosanitarioa eta anbulantzia-sarea); ur-jardueretarako baliabideetarako, mendiko erreskateetarako, esku-hartze psikosozialerako eta emergentzien zentro mugikorrerako; prestakuntzarako; eta adineko pertsonei teleasistentzia bidez zaintzeko kanpaina berezirako; azken horretarako, erretserba-anbulantziak erabiltzen dira.
ANEko zuzendari nagusi David Sáinz Jiménez jaunak laguntza emateko eta parte-hartze programei buruzko onarpenaren aldeko ebazpenak sinatu ditu (%50 orain ordainduko da eta gainerako, berriz, azaroan); hemendik gutxira, gainera, material eta inbertsioetara zuzenduriko beste diru-laguntza batzuk ere sinatuko ditu.
2006ko abenduan, Nafarroako Gobernuak Gurutze Gorriari eta DYAri zuzeneko laguntzak emateko baimena eman zion ANEko zuzendari nagusiari, "Zerbitzuen gutun" deritzon jarduera-hitzarmenen bitartez. Azken horiek dagozkion hitzarmen markoetan jasota daude, pasa den urtean lau urterako sinatu ostean. Akordio horiek bestelakoak ere definitzen dituzte, esaterako, baliabideen koordinazioa, eragikera-prozedurak, ibilgailuak, jardueren jarraipenak eta simulazio nahiz ariketa desberdinetan parte hartzea.