(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoan, "Julio González en la colección del IVAM" erakusketa egonen da ikusgai, abuztuaren 24ra arte ostirala, 2008.eko maiatzak 23

Valentziako pinakotekako 61 lan dira (besteak beste, 30 eskultura), eta erakusketa gaur arratsaldean inauguratuko dute


Julio González

Autorretratu, 1920. ( irudia handitu )

Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak Nafarroako Museoan bihartik (maiatzaren 24a) abuztuaren 24ra arte ikusgai egonen den arte erakusketa aurkeztu du, gaur goizean. Kontseilariarekin batera, Miguel Ángel Hurtado Nafarroako Museoko zuzendari eta erakusketako komisarioa eta Josep Salvador IVAMeko (Institut Valencià d`Art Modern) kontserbatzailea egon dira. Gaur arratsaldean, 20:00etan, inaugurazio ofiziala eginen dute.


Erakusketaren izena "Julio González en la colección de IVAM" (Julio González IVAMeko bilduman) da. Artistaren erakusketa monografikoan ibilbide osoa bildu dute, hainbat generotako lanekin (bitxigintza, pintura, marrazketa eta eskultura).


Guztira 61 lan dira, eta horietatik 30 burdin forjatu, brontze urtu eta harlanduzko eskulturak dira. Bestalde, erliebean landutako metalezko xaflekin egindako 3 lan eta zilar, kobre eta burdinazko 5 bitxi ere badaude. Gainerako lanak, paperean eta kartoian egindako marrazkiak dira (akuarela, arkatza, Txinako tinta, pastela, etab.).


Lan guztiak Valentziako Generalitatearen mendeko IVAMetik ekarri dituzte; izan ere, bertan dago Julio Gonzálezen lanen bildumarik onenetako bat.


Erakusketa dela-eta, katalogo bat egin dute, Consuelo Císcar IVAMeko zuzendariaren, David Smith eskultorearen eta Tomás Llorens arte kritikariaren testuekin.


Bestalde, zenbait jarduera didaktiko antolatu dituzte. Esaterako, bisita gidatuak eginen dituzte, ekaineko asteburuetan (ekainaren 7, 14, 21, eta 28an, 17:30ean, eta ekainaren 8, 15, 22 eta 29an, 12:30ean), eta baita lantegiak ere. Abuztuan, berriz, plastika eta antzerki adierazpenari buruzko lantegiak eginen dituzte, Julio Gonzálezen lanetan oinarrituta, eta horien iragarkiak bere garaian eginen dituzte.


Erakusketaren ordutegiak honako hauek izanen dira: asteartetik larunbatera, 9:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; eta igande, jaiegun eta uztailaren 8, 9, 10, 11 eta 12an, 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan eta uztailaren 6an, berriz, itxita egonen da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa