(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak nafar zinemari buruzko ziklo bat antolatu du, Espainiako Zinematekan (Madril) ostirala, 2008.eko maiatzak 23

Datorren astean nafar egileek berriki egin dituzten hiru film emanen dituzte, eta ondoren, solasaldiak eginen dituzte, errealizadoreekin


Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak eta Salvador Estébanez Eraso Nafarroako Gobernuak Madrilen duen ordezkariak "Navarra, Muestra de Cine 2008" (Nafarroa, 2008ko Zinema Erakusketa) zikloa aurkeztu dute, gaur goizean. Zikloa Espainiako Zinematekan (Madril) eginen dute, maiatzaren 27, 28 eta 29an.


Zehazki, honako film hauek izanen dira ikusgai: maiatzaren 27an, asteartean, Félix Viscarreten "Bajo las estrellas" film luzea; maiatzaren 28an, asteazkenean, Maitena Muruzábal eta Candela Figueiraren "Nevando voy", estreinatzeko dagoena; eta maiatzaren 29an, ostegunean, Ana Díezen "Paisito" filma.


Nafar zinemaren zikloa aurten eginen dute estreinakoz, eta datozen urteetan errepikatzeko asmoz sortu dute. Estatuko ikusleei nafar egileen lanik berri eta onenak helaraztea du helburu. Emanaldiak doakoak izanen dira, eta 20:00etan hasiko dira. Gainera, emanaldi bakoitzaren ondoren, solasaldia eginen dute film bakoitzeko zuzendari edo protagonistekin, eta ikusle guztiek parte hartu ahal izanen dute.


Filmak aukeratzeko Espainiako Zinematekaren, Radio Nacional de España irratiko "El séptimo vicio" programaren zuzendariaren, eta Nafar Gazteen Madrilgo Elkartearen laguntza izan dute.


Nafarroako Gobernuak zikloan parte hartzeko gonbit egin die zinemaren munduko pertsona ospetsuei eta zineman espezializatutako hedabideei. Izan ere, zikloa kultura aberasgarri izateaz gain, parte-hartzaileengana Foru Komunitatearen irudi ona helarazteko balio dezan ere nahi du Gobernuak.

Dokumentazioa:
Ver rueda de prensa
Audio de esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa