(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

‘Restaurantes del Reyno’ ekimenari lotutako jatetxeek menu bereziak eskainiko dituzte zeliakoentzako asteartea, 2008.eko maiatzak 27

Nafarroan goi mailako sukaldaritzan diharduten ordezkariek osasunarekin hartu duten konpromiso hau aurkeztu du, gau,r Kutz kontseilariak; ekitaldian, hiru sukaldarik pertsona zeliakoentzako menu bereziak prestatu dituzte


Javier Díaz sukaldariburua, Kutz kontseilaria eta Raquel Chivite, sukaldean. ( irudia handitu )

Restaurantes del Reyno Elkarteko kide diren jatetxeek, pertsona zeliakoentzako menu bereziak eskainiko dituzte. Konpromiso hori gaur aurkeztu du, Eritasun Zeliakoaren Egunean, osasun Kontseilari María Kutz Peironcely andreak. Berarekin batera ekitaldian izan dira, Nafarroako Zeliakoen Elkarteko zuzendari Raquel Chivite andrea, eta Ignacio Idoate jauna, Alhambra jatetxeko sukaldaria eta Nafarroako Jatetxeen presidentea. Elkarteko beste sukaldari batzuk ere han izan dira. Konpromiso honen aurkezpen-ekitaldian, Foru Komunitateko hiru sukaldari famatuk zeliakoentzako plater bereziak prestatu dituzte. Restaurantes del Reyno Elkartean, Nafarroako goi sukaldaritzako hamalau jatetxe daude, eta honakoa dute helburu: "Nafarroa Gastronomikoa" izeneko marka zabaltzea, eta Foru Komunitatea ordezkatzea sukaldaritza alorreko foro, ekintza nahiz promozioetan, elkarteko establezimenduak sustatzea, eta mediterraneoko sukaldaritzaren gizarte nahiz herri mailako ospea lortzea, bai eta bestelako elikatzeko modu esanguratsuen aurrean kalitatea eskuratzea ere.
Kutz kontseilaria Restaurantes del Reyno sukaldariburuekin.

Kutz kontseilaria Restaurantes del Reyno sukaldariburuekin. ( irudia handitu )

Elkartearen web gunean ( http://www.restaurantesdelreyno.com/) irakurri daitekeen moduan, elkarteak eskaintza gastronomiko on bat edukitzea du helburu non "uztartu egiten diren sukaldaritza tradizionalaren nortasuna, sukaldean aritzeko modu berritzaile berriak eta sormen-lanetarako ahalik eta lehengai onenak bilatzeko obsesioa. Hori guztia, Nafarroan jaioa, bertako produktu bikainen sorlekua, non benetan aurki daitekeen bereizitasuna eta pertsonalitatea."


Hauek dira Restaurantes del Reyno Elkartea osatzen duten jatetxeak, alfabetikoki ordenatuta: Alhambra (Iruña), Basa Kabi (Leitza), Martín Iturri del Beti Jai (Agoiz), Castillo de Gorráiz (Eguesibar), Don Pablo (iruña), El Molino (Urdaitz), Enekorri (iruña), El Peregrino (Gares), Europa (Iruña), Josetxo (Iruña), Maher (Cintruénigo), Rodero (Iruña), Treintaitrés (Tutera) eta Túbal (Tafalla).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Menú para celíacos propuesto por Restaurantes del Reyno

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa