(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pitillasko zeharbidea inauguratu dute, milioi bat euroko inbertsioa egin ondoren ostirala, 2008.eko maiatzak 30

Toki Administrazioko Departamentuko eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak ekitaldiaren buru izan dira


Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak eta Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak Pitillasko zeharbidea eta toki azpiegituretan egindako beste lan batzuk inauguratu dituzte, gaur. Lanetarako guztizko inbertsioa 1,7 milioi eurokoa izan da. Amador Jiménez Herrero Pitillasko alkatea, zinegotziak eta lanetan parte hartu duten enpresetako ordezkariak ere bildu dira ekitaldia.


Kontseilariek eta alkateak oroimenezko plaka bat agerian utzi dute, udaletxeko plazan, eta ondoren, zeharbidean barrena ibil idira. Esan dugunez, lanetarako guztizko inbertsioa 1,7 milioi eurokoa izan da. Hain zuzen ere, milioi bat euro zeharbiderako izan dira, eta gainerako zenbatekoa "Casas Baratas" eta "Río Chico" kaleetako sareak eta zola berritzeko hirugarren faseko lanetarako izan da. Zeharbideko lanei dagokienez, Toki Administrazioko Departamentuak 500.000 bat euroko ekarpena egin du, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, berriz, 300.000 eurokoa.


Bestalde, Toki Administrazioko Departamentuak 500.000 eurotik gorako ekarpena egin du sareak eta zola berritzeko hirugarren faseko lanetarako.


Zeharbidea


Pitillasko zeharbidea (NA-5332) berritzeko lanen baitan, hornidura eta arazketa sareak ere berritu dituzte, Murillo el Cuenderanzko norabidean. Lan horiek Baizako Mankomunitateak sustatu ditu. Hartara, hornidura, arazketa eta euri uren sareetan hodiak, erregistro putzuak eta harguneak aldatu dituzte, besteak beste. Zolaberritze lanei dagokienez (Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak finantzatu ditu), kale-buruetan betoizko zoladura (lauza) ezarri dute, eta espaloietan, berriz, galtzadarria (aurrefabrikatua). Beste lan batzuk ere egin dituzte, hala nola eustormak egin, elektrizitate hodiak egokitu, etab.


Zeharbidearen alboan, sareak eta zola berritzeko hirugarren faseko lanak ere esleitu zituzten (lehengo sareak eta zola 1945ekoak ziren), eta baita ondoren "Casas Baratas" eta "Río Chico" kaleak zolaberritzeko lanak ere. Gainera, euri uren sarea ere ezarri dute.


Lan horiek eta zeharbidekoak "Travesía de Pitillas" aldi baterako enpresa elkarteari (ABEE) esleitu zizkioten. Aipaturiko elkartea "Florencio Suescun Construcciones, S.L." eta "Compactaciones y Nivelaciones Pardo, S.L." enpresek osatu zuten, hain justu.


Bestalde, Pitillasko Udalak udaletxeko teilatua berritzeko lanak ere egin ahal izanen ditu. Izan ere, lan horiek Toki Azpiegituren Planean sartu dituzte, 42.518 bat euroko aurrekontuarekin. Gainera, hilerrian ere egin ahal izanen ditu hobekuntzak, 50.000 euroko inbertsioarekin. Toki Administrazioko Departamentuak dagokion ekarpena eginen du bi proiektuetarako.


Era berean, Departamentuak traba arkitektonikoak ezabatzeko eta seinaleak jartzeko laguntzen deialdiak egin ditu, eta Pitillasko Udalak dagozkion eskaerak egin ditu. Deialdien gaineko erabakiak aurki hartuko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa