(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak, Ingurumenaren Mundu Eguna dela-eta, hamar jardueratik gora antolatu ditu herritarrentzat ostirala, 2008.eko maiatzak 30

Datorren ekainaren 5a Ingurumenaren Mundu Eguna da, eta aurtengo leloa "Aldatu itzazu ohiturak, karbono gutxiko ekonomiarantz" izanen da. Horren harira, Nafarroako Gobernuak erakusketa bat eginen du, Iruñeko Ziudadelan. Era berean, hamar jardueratik gora antolatu ditu, herritarrentzat, Irunberri, Erronkari eta Otsagabiako Naturaren Interpretazio Zentroetan.


Datorren asteko jardueren helburuak honako hauek dira: Klima Aldaketaren aurkako borrokari giza testuingurua ematea, gizabanakoak garapen iraunkor eta bidezkoaren eragile aktibo bilakatzeko motibazioa eskaintzea, ingurumen gaiekiko jarrera aldaketan komunitateek duten funtsezko egitekoa sustatzea, eta lankidetza sustatzea, herrialde eta pertsona guztiek etorkizun oparo eta seguruagoa izan dezaten bermatzeko.


Ingurumenaren Mundu Eguneko erakusketa, ekainaren 3tik 8ra, Iruñeko Ziudadelan


Ingurumenaren Mundu Eguna dela-eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak antolatu duen jarduera nagusia Iruñeko Ziudadelan eginen duten erakusketa da. Bertan, Klima Aldaketaren aurka borrokatzeko egiten ari diren ahaleginen berri emateaz gain, Unescok 2008a Lurraren nazioarteko urte izendatu duela gogoraraziko dute. Horregatik, Armen Aretoko erakusketa gunean hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola uraren erabilera, Lurra osasun iturri gisa, eta natur baliabideen kontsumo arduratsua. Erakusketak, gainera, geologiari, mineralei eta geo-aniztasunari buruzko gune zabal bat izanen du. Planetaren erdigunetik azaleratzen den energiari eta lurzoruaren aberastasunari esker Lurra bizirik dagoela azalduko diete bisitariei.


Ikasleak ere joanen dira erakusketara, eta datorren asteartetik (ekainaren 3a) igandera (ekainaren 8a) egonen da zabalik, Ziudadelako Armen Aretoan, 10:30etik 13:30etara eta 18:30etik 21:00etara, asteartetik larunbatera, eta 10:30etatik 14etara, igandean.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa