(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak eta Euskaltzaindiak 2008ko lankidetza hitzarmena izenpetu dute

ostirala, 2008.eko maiatzak 30

Xabier Azanza Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak eta Andrés Urrutia Euskaltzaindiko presidenteak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmenaren luzapena izenpetu dute, gaur goizean, 2008rako


Hitzarmena dela-eta, 160.000 euro gastatuko dituzte, 2007an baino 20.000 gehiago.


2002ko ekainean, Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko lehenengo esparru akordioa izenpetu zuten. Hartara, lankidetzaren oinarri orokorrak ezarri zituzten eta bi erakundeen arteko konpromisoen esparrua arautu zuten (finantzaketako konpromisoei eta konpromiso materialei dagokienez). Aipaturiko akordioa urtero berritu dute, bi alderdien adostasunarekin.


Akordioari jarraiki, Euskaltzaindiak honako lan hauek eginen ditu 2008an:


1. Nafarroako beste 3 herritako grabaketak euskarrietan muntatu eta ematea, “Euskararen Herri Hizkeren Atlasa” egiten jarraitzeko.


2. Onomastikako Corpusa (ECO): aurreko urteetako lanei jarraipena ematea.



3. Argitalpenak:


 Baztan-Bidasoa hizkeren azterketa dialektologikoa, Edu Zelaieta Antarena.


 Axularren Gero. Berrargitalpena, azalpenduna, bi hizkuntzatan.



4. Nafarroako Legeen lexikoa, bi hizkuntzatan (Nafarroako glosategi juridiko-administratiboa).



5. Aipaturiko lexikoarekin zerikusia duen terminologiari buruzko mintegia.



6. “Vianako Printzea” aldizkariaren euskarazko gehigarria aldatu (PDFn dago), eta 2.0 webgune berrian sartzea.



7. Pirinioetako mintzairei buruzko biltzarra (urria, Iruñea), Euskaltzaindiaren 90. urtemuga dela-eta.



8. Jarduera akademikoak, oro har. Egitasmoak: Euskararen historia soziala, Atlas soziolinguistikoa, Gaur egungo Corpus linguistikoa...



Bestalde, Euskaltzaindiak honako lan hauek egin zituen, 2007an, Nafarroako Gobernuarentzat:


1. Nafarroako 3 herritako (Beruete, Donamaria eta Goizueta) grabaketak euskarrietan muntatu eta ematea, “Euskararen Herri Hizkeren Atlasa” egiteko (grabaketak dituzten CDak).



2. Onomastikako Corpusa:


2007ko urtarriletik urrira arte egindako lanen kopia bat eman zioten Nafarroako Gobernuari.



3. Argitalpenak:


- Baztan-Bidasoa hizkeren azterketa dialektologikoa, Edu Zelaieta Antarena.


- Juan Carlos López-Mugarzaren doktorego tesiko datu-basea.



4. Digitalizatze lanak :


- Euskaltzaindiak Diario de Navarra egunkariko materialak erosi zituen, digitalizatzeko.


- "Vianako Printzea" aldizkariko gehigarriak DVD formatuan digitalizatzeko lanak (nafar euskaltzainen ekarpenak).



5. Terminologia juridiko-administratiboari buruzko jardunaldiak. Dagoeneko igo dituzte zenbait lege. Euskaltzaindia aholkulari aritu zen, jardunaldien antolakuntzan.


Dokumentazioa:
Berri osoa
Prenstaurrearen bideoa
Prentsaurrearen audioa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa