(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ezkaba eta "Doña Mayor" Eskola Publikoetan emango diren hizkuntza-ereduei buruz zabaldu den informazioaren inguruan Hezkuntza Departamenduak emandako azalpena ostirala, 2008.eko maiatzak 30


Hezkuntza Departamenduak Antsoaingo Ezkaba Eskola Publikoan eta "Doña Mayor" Eskola Publikoan emango den irakaskuntza dela-eta komunikabideek emandako informazioaren inguruan azalpenak eman nahi ditu.


Irailean Pérez-Nievas kontseilariaren eta Antsoaingo Ezkaba Eskola Publikoko gurasoen artean izandako bileran, kontseilariak konpromisoa hartu zuen, D ereduan (euskarazko irakaskuntza) aurre-matrikulazio eskariak gehiegizkoak izanez gero, egun Ezkaba urbanizazioan eraikitze bidean dagoen Doña Mayor Eskola Publiko berrian ere D ereduko linea bat irekitzeko.


Hezkuntza departamenduak egun dituen datuen arabera, Antsoaingo D ereduko ikasleak beste inora lekualdatzeko beharrik ez dagoenez , ez dira 2007-08 ikasturterako aurreikusitako irizpideak aldatuko. Beraz, orain arteko ereduak mantenduko dira zentro bietan: A eredua (gazteleraz eta Euskara ikasgai moduan) eta ingelesezko programa elebiduna Doña Mayor ikastetxean; eta D eredua (euskara hutsezkoa) Antsaingo Ezkaba Eskola Publikoan. Beraz, Doña Mayor ikastetxean ez da D eredurik egongo datorren urtean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa