Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen 8. edizioak 39 prestakuntza-jarduera izango ditu. Jarduera horietan jorratuko diren gaiak askotarikoak izango dira, esaterako, arte garaikidea, Urrezko Mendeko prosa, aldaketa klimatikoa, barrea eta umorea, edota astronomia.
Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilariak "Ikastetxe Bikainen" diplomak eta ziurtagiriak eman dizkie, gaur eguerdian, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, Bigarren Hezkuntzako hiru ikastetxe publikori. Honako hauei, hain justu: Berriozarko DBHIri, San Adriángo Ega BHIri, eta Martzillako Marqués de Villena BHIri.
Castejón eta Tuterako saihesbidearen hasieraren arteko tartea (I.a) eta Buñuel eta Cortes artekoa (IV.a) dira; Expo Zaragoza 2008 Erakusketa hasi baino lehen inauguratu dituzte, Nafarroako Gobernuak emandako hitza betez
Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak eta Joaquín Mencos Gurutze Gorriko presidenteak lankidetza hitzarmena izenpetu dute, gaur, etorkinen giza artapenerako programa garatzeko. Aurreikuspenen arabera, 2008an 168.000 euroko inbertsioa eginen dute.