Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Felipe eta Letizia Printzeak 2008ko "Vianako Printzea" Nafarroako Kultur Sariaren banaketa ekitaldiko buru izanen dira, datorren astelehenean, ekainaren 16an, Leireko San Salvador Monasterioan. Aurtengo saria Alfredo Landa Areta aktoreari emanen diote.
Ekitaldia 11:30ean hasiko da, Ostatuko Patioan. Bertara bilduko dira Alfredo Landa bera, Nafarroako Gobernuko presidentea, Gobernuko kideak, Foru Komunitateko agintari politiko eta instituzional nagusiak, Nafarroako Kultura Kontseiluko kideak, eta aktorearen ahaideak eta lagunak.
Ekitaldia Nafarroako Canal 6 telebista katearen bidez ikusi ahal izanen da, zuzenean, Nafarroa osoan.
Eguerdian, 12:15 aldera, omenaldia eginen diete Nafarroako Errege-erreginei. Liturgia ekitaldiaren buru Francisco Pérez González Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua eta Leireko beneditar Monasterioko abadea eta apaizak izanen dira. Elizkizunean, Asturias eta Vianako Printzeek lore eskaintza eginen dute Nafarroako Errege-erreginen hilobian, tenpluko iparraldeko horman.
Ospakizunei amaiera emateko, laurogei bat lagunek Leireko Ostatuan bazkalduko dute. Bertan izanen dira, besteak beste, Felipe eta Letizia Printzeak, Alfredo Landa aktorea, Nafarroako Gobernuko presidentea, Francisco Pérez González artzapezpikua eta Monasterioko abadea.