Castellano | Euskara | Français | English
16 herrialdetako 30 bazkide-ordezkari bildu dira, gaur, Kongresu Jauregi eta Nafarroako Baluarte Auditorioan, helbideak harmonizatzeko Euradin europar proiektua abian jartzeko. Foru Komunitatea buru duen ekimen horren helburua da, datuen (posta helbideak, gehienbat) euskarri izateko azpiegitura sortzea, eta negozio-ereduak gauzatzea.
Asturias eta Vianako Printzeak 2008ko "Vianako Printzea" Kultur Saria Alfredo Landa aktoreari eman eta Nafarroako Errege-erreginei omenaldia egiteko ekitaldietako buru izanen dira, gaur, Leireko San Salvador Monasterioan.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak hizkuntzen irakaskuntza arautzen duen Errege Dekretua berrikusteko eskaera egingo dio Mercedes Cabrera andreari; modu horretara, Hizkuntza Eskolek C mailari dagozkion 65 orduko modulu bereziak eman ahal izango dituzte.
Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan ere, ekainaren 16tik 20ra bitarte, leherketen ondoriozko zirkulazio etenak izanen dira N-121-A Iruñea-Behobia errepidean (Endarlatsa inguruko tartean), NA-4020 errepidean (Igantziko lotunean) eta NA-178 Irunberri-Nabaskoze-Ezkaroze errepidean (Isuko mendatean).