Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, baimendu egin da Tuterako Reina Sofia Ospitaleko kirurgia-saila handitzeko proiektua idazteko kontratazioa. Proiektu hori, lehenespenezko jardueretariko bat da Nafarroa 2012 Planean.
Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du, eta hartara, Bertizko Jaurerria Zainketa Bereziko Eremu izendatu eta gunea Erabili eta Kudeatzeko Hirugarren Plan Zuzentzailea onartu ditu. Jaurerriaren azalera 2.052 hektareakoa da.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, sei erabaki hartu ditu, errepideetan seinaleztapen eta pintaketa lanak egiteko beste horrenbeste kontratu egiteko. Era berean, segurtasun hesiak ezarri, berrezarri, mantendu eta goratuko dituzte
Proiektuak aukera emanen du AP-15eko sarrerako eta irteerako sarbideak egiteko hegoaldeko norabidean N-113 errepidetik (Los Abetos-Castejón)
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hauek deskargatzen ahal dituzu.
Bertako zerbitzuak nafarren %25ek erabiliko dituzte, gutxi gorabehera
Toki entitateei eta Gazte-Informazio Zerbitzuen Sareari zuzenduta daude
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiari hainbat urtetarako gastu konpromisoak har ditzan, Lakuntza eta Corellako Udal Plan Orokorren egitea laguntzeko.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiari 20.000 euroko dirulaguntza eman diezaion CENER-CIEMAT Fundazioari Arkitektura, Hiria eta Energiari buruzko Nazioarteko Kongresua (CIBARQ8) antolatzeko Iruñean, 2008ko urriaren 30 eta 31an.