(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak onartu duenez, familia ugariek %30eko beherapena izanen dute garraio publikoan asteazkena, 2008.eko ekainak 18

Beherapena datorren irailaren hasieran jarriko dute indarrean, eta familia ugarietako kideek 35 zentimo ordaindu beharko dituzte bonobus txartel bakoitzeko


Nafarroako Gobernuak atzoko bilkuran onartu zuenez, familia ugariei Iruñeko Eskualdeko garraio publikoko bonobus txarteletan egiten dieten beherapena %10 handituko da. Laguntza irailaren hasieran jarriko dute indarrean, eta hartara, familia ugariek %30eko beherapena izanen dute garraio publikoan (gaur egun, berriz, %20ko beherapena dute). Horrela bada, bonobusaren erabiltzaileek (familia ugarietako kide direnek) 35 zentimo ordaindu beharko dituzte txartel bakoitzeko (gaur egun, berriz, 40 zentimo ordaintzen dituzte).


Nafarroako Gobernuak, 2006ko abenduan, familia ugarientzako bonobus berriaren ezarpena onartu zuen, eta 2007ko urtarrilean hasi ziren erabiltzen. Neurriari esker, bonobus txartelean %20ko beherapena egiten hasi ziren (beherapenaren ondorioak Nafarroako Gobernuak ordaintzen ditu, oso-osorik).


Iaz, 1,33 milioi bidaiariri egin zieten aipaturiko beherapena, eta 2008an, aurreikuspenen arabera, 1,4 milioiri eginen diete (%5 gehiago). Nafarroako Gobernuak, garraio publikoaren erabilera sustatzeko eta Nafarroan izena emanda dauden 8.705 familia ugarien ekonomiari sostengua emateko, beherapena %10 handitzea erabaki du.


Nafarroako 8.705 familia ugarietatik 7.455 kategoria arruntekoak dira, eta 1.250, berriz, kategoria berezikoak. Orotara, 46.025 pertsona dira. Beherapen berria horientzat guztientzat izanen da.


Neurria ezarri aurretik, Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateak, erakunde titular gisa, prezioaren zenbatekoa aldatu beharko du, eta Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak, berriz, dagokion Ebazpena egin beharko du. Horrela bada, beherapena datorren irailaren hasieran jarriko dute indarrean, aurreikuspenen arabera.

Dokumentazioa:
Vídeo de esta noticia
Audio de esta noticia

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa