(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazioko kontseilari andreak Mendabiako ur-araztegia inauguratu du asteazkena, 2008.eko ekainak 18

Europar fondoek %50a finantzatu dute


Mendabiako hondakin-urak behar bezala tratatuta daude jada. Horrela baieztatu du gaur goizean Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanueva andreak, ur-araztegiaren inaugurazio-ekitaldian. Instalazio berri horrek 2.761.099,70 milioi euroko inbertsioa behar izan du. Kopuru horren %50a Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) eman du, eta gainerako %50a, berriz, saneamendu-kanonaren fondotik lortu da (Nafarroako herritar guztiek ordaindu eta NILSAk kudeatzen duen fondoa).


Ekitaldian, kontseilari andrearekin batera honakoak ere izan dira: Mendabiako alkate Miguel Ángel de Carlos jauna, Montejurrako Mankomunitateko presidente Fidel Muguerza jauna, departamentuko zuzendari nagusi Pedro Pegenaute jauna, eta Nilsa-ko zuzendari-kudeatzaile Andrés Sola jauna, besteak beste.


Instalazioak, udalerriko 3.700 biztanleei ez ezik, industria ugariri ere ematen die zerbitzua. NILSAk eraiki du, Ibaien Saneamenduko Plan Gidariaren finantziazioarekin. Hala ere, Montejurrako Mankomunitateari dagokio jarduera hori burutu eta mantentzea, jarduera-eremu horretako gainerako instalazioetan gertatzen den bezala: Lizarra, Lerin, Allo-Deikaztelu, Sesma eta Arroitz, besteak beste.


Ur-araztegia eraiki arte, udalerriko hondakin-ur guztiak Ebrora isurtzen ziren, "La Carcava" izeneko ubidearen bidez. 2005. urteko azken zatian aurkeztutako proiektu horri esker, Ebrora isurtzen ziren hondakin-urak behar bezala tratatzea lortu da; horrez gain, Nafarroako Gobernuak landa-eremuaren sustapenaren bidez gauzatzen duen garapen iraunkorraren adibide ere bada. Ur-araztegiak 10.600m² -ko azalera okupatzen du, eta "El Vergel" izeneko eremuan kokatuta dago. Instalazio arrunta da eta, bertan, ur-emaria fase desberdinetatik igarotzen da: aurretratamendua, hasierako dekantazioa, arazketa biologikoa, tarteko dekantazioa, bigarren arazketa biologikoa eta, azkenik, azken dekantazioa. Gainera, ura araztu ostean gelditzen den lokatza pilatzeko depositu bat ere badu. Segundoko 25,83 eta 170 litroko emaria aurreikusi da.


Ezaugarri horietako instalazio bat erabili eta mantentzeko batez besteko kostua 150.000 eurokoa da urtean. Horrek esan nahi du, tratatzen den metro kubiko bakoitzaren batez besteko kostua 0,21 eurokoa dela. Zenbateko hori NILSAk ordaintzen du, saneamendu-kanonaren bidez, zeina 0,39 eurotan ezarrita dagoen etxeko erabilerarako, eta 0,49 eurotan, berriz, erabilera industrialerako. Saneamendu-kanona deritzon zergaren bidez, Nafarroa osoko arazketa gastuen %62,3a finantzatu zen 2007an. Gainerako finantzaketa, Nafarroako aurrekontuetatik etorri zen gehienbat; baita ELGER europar fondoetatik ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa