(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Poloniako Kujawsko-Pomorskie eskualdeak lankidetza hitzarmena izenpetuko dute, gaur, Bruselan asteazkena, 2008.eko ekainak 18

Foru Komunitateko ordezkaritzaren buru Miguel Sanz presidentea, Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilaria eta Lola Eguren Erakundeekiko Harremanen zuzendari nagusia dira


Gaur, Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Piotr Calbecki Poloniako Kujawsko-Pomorskie (Pomerania) eskualdeko presidenteak eskualde arteko lankidetza hitzarmena izenpetuko dute, Bruselan. Hain zuzen ere, Poloniako Pomerania eskualdean dago Torun, Iruñearekin senidetuta dagoen hiria. Lankidetza hitzarmenari jarraiki, Europar Batasuneko funtsen kudeaketan elkarlanean jardun eta droga mendekotasunaren prebentzioari eta arretari buruzko esperientziak eta informazioa trukatuko dituzte, besteak beste, bi lurraldeek.


Sinadura ekitaldia 20:00etan eginen dute, Europar Batasuneko Eskualdeetako Lantaldearen egoitzan, Bruselan. Nafarroako ordezkaritzari dagokionez, bertan izanen dira Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilaria eta Lola Eguren Apesteguía Erakundeekiko Harremanen zuzendari nagusia, lankidetza hitzarmenaren bultzatzaileak biak ere.


Ekitaldiaren buru Luc Van den Brande Eskualdeetako Lantaldeko presidentea izanen da. Gainera, Yolanda Barcina eta Michael Zaleski Iruñea eta Torungo alkateak ere bertara bilduko dira, Iruñea eta Torun elkarrekin 2016ko europar kulturaren hiriburu izateko hautagaitza aurkezteko ekitaldian parte hartzeko.


Era berean, Alberto Catalán kontseilariak Eskualdeetako Lantaldearen osoko bilkuran parte hartuko du, gaur, 20:00etako ekitaldi bikoitzaren aurretik (Iruñea-Torun eta Nafarroa-Pomerania ekitaldiaren aurretik).

Nafarroa-Pomerania hitzarmena


Nafarroa-Pomenaria hitzarmenaren baitan, Europako bi eskualdeen intereseko esparrutzat jotzen dituzte, ingurumenaren babesa, kultur trukearen sustapena, hezkuntza erakundeen arteko lankidetza eta ikerketa, turismoa, nekazaritza, enplegu politikak, eta osasun eta ongizate politikak. Hortaz, baliteke arlo horietako ekintzak burutzea.


Hitzarmenak bost urteko iraupena izanen du, baina luzapenak egin ahal izanen dituzte, sinatzaileek hala erabakitzen badute. Bi eskualdeek arduradun bana izendatuko dute, informazio trukea errazteko eta hitzarmenaren baldintzak betetzeko, bi eskualdeek hitzartzen duten moduan eta epeetan.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa